Badator 'Insula/Insulae (Eea...Null...Zorrotzaurre)'

Bizkaie! 2021-01-12 08:28   Kulturea

Urtarrilaren 16an edegiko ditu ateak erakusketeak.

Hurrengo zapatuan, urtarrilaren 16an, Artiatx-en bigarren erakusketearen inaugurazinoa izango da, Abel Paúl konpositorearen Insula/Insulae (Eea...Null...Zorrotzaurre) lanaren inaugurazinoa. Abel Paúl konpositore gasteiztarrak Euskal Herrian egingo dauen lehenengo bakarkako erakusketea izango da. Erakusketa hau Eremuak programearen babesari esker egingo da. Ilusinoz zabaltzen ditugu Artiatx fabrika 70A zenbakiko 2.pisuko ateak bigarren aldiz. Inaugurazinoa kontzertu moduan izango da, horretarako 3 txanda ezbardin egongo dira Paúl-en kontzertua entzun ahal izateko:

Urtarrilaren 16an, lehenengo txandea 18:00etan eta bigarrena 19:30ean.

Urtarrilaren 17an, hirugarren txandea 12:00etan.

Izena emoteko: artiatxbisitak@gmail.com

 

Abel Paul

Abel Paúlek (1984), musikaria eta konpositorea, Artiatxen Insula/Insulae (Eea...Null...Zorrotzaurre) lanagaz eraikinean eta Zorrotzaurre ugartean oinarritutako soinu pieza bat eskainiko dau. Holan, soinuak espazio bat hartu eta sortuko dau, entzute subjektiboa azpimarratuz, entzuteko bide posibleen amalgamea eskaintzen daben hainbat soinu-geruza erakutsiz.

Abel-ek osotutako pieza honek kokapen bi ditu ardatz, pisu bietako partitura bat, konposizino bi, esangura bi, ibilbide bi, barrualdea eta kanpoaldea. Insula berbeak berak, Abel-ek dinoan legez, adiera bi ditu: ugartea eta, aldi berean, eraikin-blokea. Idea hori abiapuntutzat hartuta, Abel-ek eraikinerako partitura berezi bat sortu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu