Azken egunak 'Zure begiak bestearenak dira' erakusketea ikusteko

Bizkaie! 2021-01-11 13:38   Kulturea

Leire Lacunza eta Ibon Landaren obrak eguaztenera arte dagoz Batzar Nagusien egoitzan, Bilbon.

Leire Lacunza eta Ibon Landa | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtarrilaren 13an, eguaztenean, amaituko da Zure begiak bestearenak dira pintura-erakusketea Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbon daukien egoitzan. EHUko Pintura Masterreko kide diran Leire Lacunza Miranda eta Ibon Landa Amutxategiren hamabi artelan dira erakusketearen oinarria. Sartzea doban da, eta aretoa 08:00etatik 20:00etara dago zabalik.

Teknika ugari buztartu ditue artista biek erakusketako obretan. Landak tinta txinatarra eta kola zuria erabilten ditu batez be. Leirek, barriz, zintea, azetatoa, kuterra eta ordenagailua. Erakusketak ezusteko bat be gordeten dau, ze erakusketearen katalogoaren bitartez diskurso paraleloa asmau dabe. Izan be, ez dakigu noiz hasten dan baten eta bestearen lana, truke prozesua dalako, bakotxak bestearen lanagaz olgetan dau.

Bizkaiko talentu barriek egiten daben lana publikoari agertzeko asmoz antolatu dabe erakusketea Bizkaiko Batzar Nagusiek eta EHUko Arte Eder Fakultadeak, erakunde bien artean orain dala urte batzuetatik hona indarrean dagoan akordioari esker. Batzar Nagusiek uriaren erdian dagoan espazioa lagatzen dabe, artisten lana Bizkaiko ikusleakana errazago heldu daiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu