Ongintzazko Galako 632€ Algortako Erredentorearen parrokiako despensa solidarioari emon jakoz

Bizkaie! 2021-01-11 07:55   Pil-pilean

Alkarte honek flamenkoa bultzatu eta jagon gura dau.

Getxo Flamenco Kultur Alkarteko Zuzendaritza Batzordeak 632,30 euroko txekea emon deutse Algortako Erredentorearen parrokiako Aita Trinitarioei. Txeke hori abenduaren amaieran Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan egindako Gabonetako I. Galan batu zan.

Kopuru hori parrokiak kudeatzen dauen despensa solidarioarentzat izango da eta horrek eskerrona erakutsi deutso Getxo alkarteari keinu horregaitik.

Getxoko Flamenko Kultur Alkartea

Getxon, orain urtebete inguru sortu zan irabazi asmorik bako Getxoko Flamenko Kultur Alkartea, getxoztar guztiontzat eta Flamenkoa maite daben persona guztiontzat zuzenduta dagoan kultur alkartea. Hainbat ekintzen bitartez, alkarte honek flamenkoa bultzatu eta jagon gura dau.

Taldeak atondutako lehenengo jarduerea, Ángela Carbajo, flamenco jantzari eta irakasleak eskainiko dauen ikastaro trinkoa da. Joan dan hilaren 14 eta 15ean, Gorputz-adierazpidea eta Teknikea; Bata de cola (maila bi) eta Castañuelas ikastaroak emon zituan, Areetako Escuela Flamenca Jantza Eskoleak itxitako espazioan.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu