XIV. Getxo Sasoi Sasoian Kirol Sariak urtarrilaren 12an emongo ditue

Bizkaie! 2021-01-08 13:13   Kirola

Virginia Díaz arraunlaria eta Jon Ander Garrido futbolaria dira Getxoko 2020ko kirolari onenak.

Virginia Díaz arraunlaria eta Jon Ander Garrido futbolaria dira Getxoko 2020ko kirolari onenak. Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioek markautako urtean, XIV. Getxo Sasoi Sasoian Sarien epaimahaiak, Getxo Kirolakeko teknikariek, kazetariek eta kirolaren eremuko adituek saridunen zerrendea argitaratu dau eta sariak datorren martitzenean, urtarrilarenk 12an emongo ditue Getxoko Udaleko osoko bilkuren aretoan. Edizino honetan ez da sorpresarik izango, Urteko Kirolari Onenaren saria ez emotea erabagi baita; gainera, sari-kopurua murriztu da, igaz lehiaketa ugari bertan behera geratu baitziran.

Raspas del Embarcadero Alkarteko arraunlaria dan Virginia Díazek jasoko dau emakumezko kirolari onenaren saria, banku mobikorreko Espainiako txapelduna eta Europako txapeldunordea baita. 2013an be, Getxoko kirolari onena izentau eben.

Jon Ander Garridori jagokonez, Getxo Kirol Klubean trebatutako futbolaria da eta egun Cadizen jokatzen dau; gauzak holan dirala, gizonezko kirolari onenaren saria emongo deutse Cadiz taldearekin Lehen Mailara igoteagaitik.

Sarien zerrendea honako honeek osotzen dabe: emakumezkoen artean, etorkizuneko onena saria, Naroa Ruiz patinatzailea, Trophée du Bassin nazinoarteko proban bigarren postua eta Espainiako Txapelketan seigarrena lortu ditualako; Alain Flores atletea, gizonezkoen artean, etorkizuneko onena, 1.500 oztopoen Espainiako Txapelketea irabazi ondoren; Raspas del Embarcadero taldeko emakumezkoen senior taldea, Espainiako Arraunketa Olinpikoko Txapelketan, Estaduko talde onena izateagaitik: urrezko bost domina eta brontzezko bat irabazi zituan eta horreei Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketan irabazitako urrezko eta brontzezko domina biak gehitzen jakez; Getxo Errugbiko gizonezkoen senior taldea, Ohorezko Mailara igoteagaitik; eta, azkenik, gizonezkoen junior talde onenaren saria, Raspas del Embarcadero klubak jaso dau, Espainiako Arraunketa Olinpikoko Txapelketan urrezko dominea irabazteagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu