Europako I. Women's Legacy Bilbon
2021-01-08 07:50 KultureaOndoko inprimakian erregistrau behar da urtarrilaren 25a baino lehen.
Datorren urtarrilaren 27an Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Women's legacy / Emakumeen Emaria Europako I. Foroa egingo da. Topaketa telematikoak kultur ondarearen eta genero ikuspegiaren inguruko Europako hainbat esperientzia batuko ditu goizez egingo den jardunaldian (09: 00etatik 14: 00etara).
Topaketa hau 2018ko maiatzean Bilbon egindako bileran sortu zan.
Proiektua COEren mugaz gaindiko programetarako laguntzen esparruan hautatu eben (European Heritage days plataformea), eta hori da iragarritako foroaren izateko arrazoia.
Kultura-ondarea genero-ikuspegitik komunikau eta interpretetako Europako esperientziak erakutsi eta hurrengo hilebeteetan alkarregaz lan egingo da, jardunbide egokien Liburu Zuria osotuteko.
Webinarra, interesatuei edegia, proiektuan laguntzeko gonbidapena da, kultura-ondarearen edozein kudeaketa-eremutatik: museoak eta bildumak, zabalkunderako kanpainak, artxiboak eta liburutegiak, unibersidadea....
Bertan parte hartzeko hurrengo inprimakian erregistrau behar da urtarrilaren 25a baino lehen.
Egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!