Bardintasunari buruzko hiru ikerketa beka deitu ditu Emakundek
2021-01-07 08:23 Pil-pilean70.000 euroko dirutzea dago.
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak emakume eta gizonen bardintasunerako hiru beka deialdi onartu ditu 2021. urterako 70.000 euroko balioagaz. Deialdi honetan hiru beka mueta dagoz eta bakotxari ikerlan desbardin bat jagoko; horreetako biren helburua da bekadun izango diranak genero-hartu-emonen testuinguruan agertzen dagozan ikerketa-gai eta eremuetara bideratzea eta eremu horreetan trebatzea sustatzea eta gure gizartean balio-aldaketa bat jazo daiten laguntzea.
Bestalde, hirugarren beka baten bidez, oso autortua dan premina bati erantzungo jako, hau da, askotariko bereizkeria jasaten daben edo jasateko arriskuan dagozan emakumeen preminak aztertzen eta premina horreei erantzuten aurrera egiteko beharrari.
Kontuak kontu, beka-mueta bakotxaren edukia ikerketa-gai honeei buruzkoa izango da:
a) 1. muetako bekea: Gizarteko eremu guztietan balio-aldaketea gauzatzen lagunduko daben eta gizartea bardintasunerantz eroango daben ekimenak eta proposamenak bilatzea eta horretarako dagozan faktoreak aztertzea.
b) 2. muetako bekea: Egoerak eta desbardintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dagozan emakumeen kolektiboan.
c) 3. muetako bekea: Emakumeen sarbidea, parte-hartzea eta eragina arlo soziopolitikoan erabagiak hartzeko arloetan eta emakumeen buruzagitzea eta ahaldundutze politiko, ekonomiko eta sozialari laguntzen deutseen eta sistema patriarkala gainditzen laguntzen daben ekimenen eta estrategien bilaketea.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!