Kalean da 'Narrazioak eta olerkiak 2019' liburua
2021-01-07 08:42 KultureaResurreccion Maria Azkue literatura lehiaketako lan irabazleak batzen ditu argitalpenak.
2020ko irailean emon zituen idazle gaztetxuentzako Resurreccion Maria Azkue literatura lehiaketearen 2019ko sariak, eta testu irabazleak liburu baten batu ditue orain, Narrazioak eta olerkiak 2019 izenburupean. Euskaltzaindiak eta BBK Fundazinoak antolatzen dabe sariketea, ume eta gazteak literaturearen mundura erakarteko asmoz.
Modalidade bitan emoten ditue Resurreccion Maria Azkue Sariak, hau da, poesian eta narrazinoan. Horreetako bakotxean, edadearen araberako maila bi egoten dira: A mailea (10 eta 13 urte bitartekoentzat) eta B mailea (14-17 urtekoentzat).
2019ko edizinoan, modalidade eta maila bakotxean hiru sari emon ditu epaimahaiak, eta aitamen berezi bat be bai A mailako olerkigintzan. Hortaz, 13 testu dakarz guztira liburu barriak. Idazleak honeek dira: Ekain Errazu, Oihan Olasolo, Nora Aiertza, Oihane Maritxalar, Unai Oruesagasti, Aiora Sebastian, Saioa Gartzia, Amaiur Puente, Jare Sanzo, Iñigo Martínez, Idoia Zabalo, Jon Kortaberria eta Eider Burugain.
Liburua hemen erosi leiteke.
Resurreccion Maria Azkue Saria 1975ean emon eben lehenengo aldiz. Hasiera baten, helduentzako lehiaketea zan, baina, 1991ko edizinotik, gazteentzat da. Gerora ezagun egin diran idazle eta sortzaile asko agiri dira aurreko urteetako irabazleen zerrendan: Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi eta Urtzi Urrutikoetxea, besteak beste. 2019ko edizinoan 568 gaztetxuk hartu eben parte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!