Virginia Díaz Raspaseko arraunlariak COEren domina jaso dau

Bizkaie! 2020-12-29 13:43   Kirola

Raspas Arrauneko arraunlaria Espainiako selekzinoagaz batuko da barriro urtarrilaren 10ean.

Raspas del Embarcadero Klubeko arraunlaria dan Virginia Díaz Rivasek Espainiako Batzorde Olinpikoaren COE) dominea jaso dau gaur, bere kirol-merituen autorpen legez: azken bi denporaldi horreetan Europako txapelduna eta txapeldunordea eta Espainiako txapelduna izatea lortu dau, arraunketa olinpikoaren hainbat modalidadetan.

Asunción Loriente Espainiako Arraun Federazinoko lehendakariak dominea emon deutso kirolariari, gure kirolak dituan balio guztien adibidea, udaletxean egindako ekitaldian. Horretan, Amaia Agirre alkateak anfitrioi legez jardun dau, udalbatzako ordezkaritza bategaz eta Areetako klubeko talde teknikoko eta zuzendaritzako kideakaz batera.

Virginia Díaz oso harro agertu da autortzeagaitik eta eskerrak emon nahi izan deutsee erakunde publikoei eta haren klubari eskainitako babesagaitik: zuen aldetik jarten dozuelako nik eguneroko lanean jardun ahal izateko. Oso zoriontsu egiten nau danok ames beraren alde lan egiteak, esan dau.

Agirre alkatearen eretxiz ohorea da Raspaseko arraunlariari egindako autortza hori eta ondokoa adierazo dau: Bizi dogun testuinguru honetan, lorpenak eta albiste onak gehiago gozetan diran momentuan, zure adibideak harrotu egiten gaitu eta balio pedagogiko handia dau: ondo egindako lanak eta ahalegin personalak helburuak lortzea ahalbidetzen deuskuela egiaztatzea da; era berean, helburu horreek lortzeko talde handi batek jagotea eta babestea sano garrantzitsua da, kirolean, gure bizitzako beste edozein esparrutan bezela, besteen beharra baitogu. Eta, azkenik, zure ibilbidea erreferente argia da kirolari gazteak motibetan eta bultzatzen jarraitzeko eta kirolean be bardintasunaren arloan aurrera egiteko.

Raspas Arrauneko arraunlaria Espainiako selekzinoagaz batuko da barriro urtarrilaren 10etik aurrera, Banyolesen, 2021ean izango dituan kirol-konpromiso garrantzitsuak atontzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu