Gautegiz Arteagako umeen postal lehiaketearen azken egunak

Bizkaie! 2020-12-29 08:46   Pil-pilean

Gabonak dira gai nagusia.

Gaztetxuen artean sormena bultzatzeko asmoz, Gabonetako postalen lehiaketea antolatu dau Gautegiz Arteagako Udalak, 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. Parte hartu nahi dauenak bizkor ibili behar dau, ze lanak aurkezteko epea abenduaren 30ean amaituko da. Postalen gai nagusia Gabonak dira.

Ume bakotxak postal bi aurkeztu leikez gehienez. Lanak Kultur Etxera eroan behar dira (arratsaldez dago zabalik), gutunazal zarratu baten, eta horren barruan, postalaz gan, beste sobre zarratu baten jarri beharko dira parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefono-zenbakia. Hiru kategoria dagoz, edadearen araberakoak: A (3-5 urte), B (6-8 urte) eta D (9-12 urte). 

Behin epea amaituta, epaimahaiak erabagiko ditu kategoria bakotxeko irabazleak. Sare sozialen bidez emongo dabe ebatziaren barri, urtarrilaren 8an. Gautegiz Arteagako Udaleko zinegotziak egongo dira epaimahaian, hain zuzen. Hiru irabazleentzako sariak ez eze, parte-hartzaile guztientzako oroigarri bana egongo da. 

Hortaz, oraindino postala bialdu ez daben Gautegiz Arteagako neska-mutilek astia dabe, bihar arte, euren proposamenak aurkezteko. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu