Gabon jai zoriontsuak eta urte barri on Bizkaie!-koon partez!!!

Bizkaie! 2020-12-23 13:29   Pil-pilean

Gabonak gabon, bestela egon.

Parrandatxo bat lagun artean

betiko kantak abestuz,

senideakaz batzea barriz

besarkada estu-estuz,

irribarreak aske ixtea,

inor agurtzea eskuz,

kalera lasai ataratzea

maskara etxean ahaztuz...

urte osoa pasatuko dogu

une horreek amestuz:

bi mila eta hogeita batak

ekarriko ete deuskuz!?


Xabier Paya

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu