Josune Urrutiaren lana Azkunaren fatxadan ipini dabe

Bizkaie! 2020-12-21 12:28   Kulturea

2021eko martiaren 1era arte egongo da.



Josune Urrutia
artisteak txandea hartu deutso Pernan Goñiri, Fatxadea. Diseinua, ilustrazinoa eta komikiak proiektuan. Eraikinaren horma nagusian egingo dauen esku-hartzean, Nire minbiziaren hiztegi entziklopediko ilustratu laburra lanaren hiru berbak dakarz, gaixotasunagaz dauen prozesuaren testigantza autobiografikoa: Minbiziagaz dodan esperientziari lotutako lan-arloan, norberaren gaixotasuna irudikatzea edo barriro imajinetea interesetan jat, azaldu dau artistak. Keinu horregaz, eremu publikoa okupetan dot intimoari, etxekoari edo pribatuari lotuta egoten dan imajinario bategaz eta, aldi berean, gaixotasunagaz izandako esperientzien bestelako narratibak eta irudikapenak aldarrikatzen ditut, terapeutikotasunetik edo metafora belizistetatik urrun, irabazleak/galtzaileak, heroi eta heroinak lako ideak sartzen baititue gure komunidadeetan eta, horren ordez, proponiduten dot gaixotasunagaz biziteko prozesu zalantzazkoari eta jarraituari ekitea eta modu kolektiboak irudikatzea alkar jagon eta alkarregaz biziteko.

Josune Urrutia

Artista, marrazkilari, ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honek interes berezia dau marrazketea komunikazinorako eta sozializazinorako oinarrizko baliabide legez behar daben prozesuetan eta tresnetan: medikuntza grafikoa osasunaren munduan, graphicrecording-a, mapa bisualak eta kaleko marrazketa kolektiboko prozesuak. Orain gitxi beka bat izan dau Angoulêmeko (Frantzia) MaisondesAuteursen, emakumeei, arteari eta minbiziari buruz dauen komiki proiektuagaz. Ondokoak dira haren argitalpenik esanguratsuenetako batzuk: Compendiocolectivosobrecáncer (2019), Brevediccionarioenciclopédicoilustrado de Mi cáncer (2017) eta Asímeveo (2015).

Fatxada proiektua 2020

Azkuna Zentroko espazio fisiko guztiek balio dabe artea erakusteko, baita eraikinak berak be. Horregaitik, Arriquibar plazara emoten dauen fatxada nagusia interbentzino artistikorako espazio bilakatzen da. Espazio publiko horrek gaitasun estetiko eta komunikatibo handia dau eta sortzaile garaikideen banakako artelanak erakusteko leku bihurtzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu