Olentzero eta Mari Domingiren ikuskizunerako sarrerak salgai Bilbon
2020-12-21 08:39 Pil-pileanBost saio izango dira, abenduaren 23an eta 24an.
Bilboko Udalak abenduaren 21ean jarriko ditu ditu eskuragarri Olentzeroren ikuskizunerako sarrerak, hau da, Olentzerok eta Mari Domingik, Galtzagorriek eta Lamiak eskainiko daben musika-antzerkirako.
Prezioa sinbolikoa izango da, 2 euro saioko eta guztira 4 erosi ahal izango ditu bakotxak hemen. Agortu egin dira dagoeneko–. Batutako dirua Aspanovas alkartearentzat izango da (Minbizidun Umeen Gurasoen Alkartea). Sistema horren bidez, Arriaga Antzokian sartuko dan jente kopuruaren mugea kontrolau gura da eta eragotzi ez daitela erreserbau sarrerarik, gero erabiliko ez badira. Udalak aholkatzen dau espazioa edade txikikoentzat gordetea, lehentasuna eurena dalako umeentzako ikuskizuna gozau deien eta heldu bakarra joan daitela eurekaz.
Udalak ikuskizuna atondu dau guztien osasuna bermatzeko moduan, bai ikazkinarena, bai Mari Domingirena eta laguntzaileena be, baita harrerea egingo deutsen familia guztiena be. Antzerki eta musika ikuskizun laburra izango da, 30 minutu ingurukoa, ahalik eta umerik gehienek izan deien aukerea gozetako.
Bost saio izango dira, abenduaren 23an eta 24an eta gehienez be 300 persona sartuko dira saioko, segurtasun neurriak dirala-eta; bestalde, ordubete beharko da saioen artean garbiketa-lanak egiteko. Hona noiz izango diren emanaldiak:
- Abenduaren 23an, 16:00etan, 18:00etan eta 20:00etan izango dira ikuskizunak.
- Abenduaren 24an, 11:00etan eta 13:00ean izango dira saioak.
Kalejirearen usadio jentetsua ez da izango aurten baina, Bilbon, ordezko aukera bat topau dogu eta maila berekoa izango da, Arriaga Antzokian ikuskizun ederra eskainita, betibe neurri sanitario handiakaz, umeek eta familiek gozau deien.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!