Amaitu dabe 'Serendipia' film laburraren filmazinoa
2020-12-18 09:01 ZinemeaAmancay Gaztañaga (Alardea) eta Joseba Usabiaga (Pikadero, Handia) dira film laburreko aktoreak.
Iban del Campok zuzendu eta produzidutako Serendipia izenburuko fikzinoko film laburraren filmazino lanak amaitu ditue aste honetan. Amancay Gaztañaga (Alardea) eta Joseba Usabiaga (Pikadero, Handia) dira film laburreko aktoreak.
Sinopsia: Gorane, puntako euskal birologoa, laborategi batean koronobirusaren txertoaren ikerketan sartuko da konfinamenduaren egunetan.
Lantaldea osotzen dabe Silvia Rey gidoian, Esteban Ramos argazki zuzendaritzan, Loreto Agirre produkzino zuzendaritzan, Leire Orella jantzien diseinuan, Jone Gabarain maquillaje eta uleapainketan, Inge Mendioroz muntaian eta Maite Arroitajauregi (Mursego) musika konposizinoan.
Laster hasiko dira filmaren edizino lanakaz. Film laburra Zineuskadiren Itxitik, Euskal Autonomia Erkidegoko berrogeialdiaren inguruko film laburren produkzinoa, deialdiari esker egin da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!