Hamalau kultur ekimen eta eragile autortu ditue 'X. Aixe Getxo!' sarietan
2020-12-17 11:40 KultureaSariok emotea, abenduaren 17an, 19:00etan izango da Algortako Muxikebarrin.
Gaur, abenduak 17, eguena, Getxoko Udalak Aixe Getxo! sariak emongo ditu. Sarion helburua da kultura munduan lan egiten daben persona eta ekimenak autortzea: arte eszenikoetan zein baloreen hezkuntzan; musika klasikoan zein arkitekturan edo literaturan, zientzian eta barrikuntzan.
Ekitaldia, Getxoko Kulturearen munduarentzat urteko topagune bihurtu dana, iluntzeko 19:00etan izango da Muxikebarri-Getxoko Kultura, Arte eta Kongresu Zentroaren Arrigunaga aretoan.
2020ko saridunak:
Epaimahaiak 14 kategoria ezarri ditu goraipamenak egiteko. 2020ko saridunak honako honeek dira:
* Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak: Jon Astorkiza del Val, kultura-proiektu barritzaileen sortzailea eta zuzendaria. ElektrART estudioaren sortzailea.
* Arte Plastikoak: Esti Amo, ilustratzailea eta artista grafikoa.
* Arte Eszenikoak: Utopian, arte eszenikoen zentro artistiko eta hezitzaile barritzailea.
* Musika Klasikoa eta Garaikidea: Irantzu Aguirre Arrizubieta, harpa-interpretea eta irakaslea.
* Gaur Egungo Musikea: Ana Fernández Villaverde La bien querida, abeslaria.
* Literaturea: Fernando Garcia Pañeda, eleberrigilea eta poetea.
* Diseinua: Luis Alberto Uribeetxebarria Goti, urregilea.
* Arkitekturea eta Inguru publikoa: Adi! Bulegoa, aholkularitza-zerbitzuak uri-eremuaren, arkitekturearen eta diseinuaren esparruko prozesuak diseinetako eta ezartzeko.
* Gastronomia: Romoko Gure Etxea tabernea.
* Kulturea Hezkuntzan eta Balioetan: Jaime Lafita Bernar Dalecandela, irabazi-asmorik bako alkartea, AEAren kontrako burrukan ikertzeko dirua batzeko helburua dauena, gaixotasunagaz bizi diranei laguntzea.
* Kultura Zientifikoa eta Barritzailea: Miren Lauzirika Jauregi, sormen eta barrikuntzako aholkularia Art for Life!-en eta Emakumeakaz alkarteko presidentea.
* Kultura Ondarea, hautemangarria eta hautemangatxa: Bego Salazar Romo, Getxon bizi dan emakume nafarra, herriko eta Portu Zaharreko argazki zaharrak batu dituana eskuz egindako 200 albumetan.
* Aixegaztea etorkizun oparoko gazteak, Gabriela Castro Lamberty Madera Ilegal, boricua abeslaria (Puerto Rico), Getxon bizi dan musikagilea eta gitarristea.
* Ibilbide Profesional eta Artistikoa: Mikel Agirregabiria Agirre, GetxoBlog-en blogger-bultzatzailea eta boluntarioa Gizarte Zibilaren eta Silver Economyren foroetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!