Asisko Urmenetak 'Sugarren mende' liburua aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2020-12-17 08:41   Kulturea

Liburuan mendetako isiltasuna urratu dogu, mitologia zahar eta barria baztertu, ikerketa historikoaren bidez.

Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu eben liburua Asisko Urmenetak eta Helena Xuriok.

Bilbokoaren aurretikDurangoko Azokan aurkeztu eban Asiskok mugaz bi aldeotako hainbat talderen alkarlanaren emoitzea dan liburu hau (Erroa + Herrima + Gureberriak + Lapurdi 1609). Bertan, sorginez eta sorgin-ehizaz hainbat mito desegiten ditue Asisko Urmenetak eta Helena Xuriok. Egilearen esanetan, mendetako isiltasuna urratu dogu, mitologia zahar eta barria baztertu, ikerketa historikoaren bidez.

Orain 410 urte izan zan Logroñon autofedea eta hor erre zituen hainbat euskaldun, sorgintzat hartuta. Hori, ostera, ez zan bakarra izan: mende batean barrena Inkisizinoak ikaragarriak egin baitzituan Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar hil zituen eta Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri eban Lapurdi guztia, sekta satanikoaren atxakian.

Zergaitik jurista eta teologo ilustratu hareek jo zituen sorgintzat gure arbasoak? Inquisitores contra tales procedere et non est omitedum circa istas sorguinas illud quod quaedam fceleratae mulieres retro post Sathanas converse daemonum illusionibus... Repertorium Inquisitorum, 1494.

Con haber muchas personas ancianas en las Cinco Villas y otros lugares, ninguna sabia qué cosa era ser brujo, ni qué cosa era aquelarre Antonio Venegas de Figueroa, Iruñeko apezpikua, 1611.

Ez da behar bezainbeste ikertu Inkisizinoaren izate politikoa eta poliziala Natalia Silva Prada, Mexikoko Unibersidadea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu