Elena Odriozola ilustratzailea Andersen sarietarako hautagaia da
2020-12-17 08:40 Kulturea2022an emongo dabe irabazlearen barri.
Ume eta Gazte Literaturearen alorrean nazinoartean dagoan sariketarik ospetsuenetako bat da Hans Christian Andersen idazle danimarkarraren izena daroana. IBBY irabazi asmo bako erakundeak emoten dau. Ilustrazinoaren atalean, hautagaietako bat Elena Odriozola da.
Galtzagorri Alkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak bultzatu dabe Odriozolaren hautagaitzea, eta OEPLI -Ume eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundea- arduratu da IBBYn aurkezteaz. Elena Odriozolaren lanak ume eta gazte literatureari egindako ekarpena ezinbestekoa dala dino Galtzagorrik.
Hurrengo Andersen sariak 2022an emongo ditue. Aurkeztutako hautagaitza guztien artean, antolatzaileek finalistak aukeratuko ditue urte horretako urtarrilean. Irabazleen barri 2022ko udabarrian emongo dabe, Boloniako Ferian. 33 herrialdetako 62 hautagai aurkeztu dira.
Odriozolak ondo ezagutzen ditu Andersen sariak, lehenago be hautagaien artean egon dalako. Esate baterako, aurtengo edizinoan hartu dau parte, eta antolatzaileek finalisten artean be sartu dabe, sari nagusia irabazterik izan ez eban arren.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!