Arte Eder ikasleen Gradu Amaierako Lanen VII. Erakusketea
2020-12-17 08:09 KultureaAbenduaren 17tik urtarrilaren 7ra.
Arte Eder ikasleen Gradu Amaierako Lanen VII. Erakusketea bisitau ahal izango da abenduaren 17tik urtarrilaren 7ra bitartean Bizkaia Aretoan, lanegunetan. Bisitak egiteko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da hementxe klik eginez. Erakusketea eguen honetan, abenduaren 17an, arratsaldeko 17:30ean ikasle eta euren senideakaz zabalduko da.
UPV/EHUko Arte Eder Fakultadean eskaintzen diran hiru graduetan (Artea, Sorkuntzea eta Diseinua eta Kultura Ondareen Konserbazino eta Zaharbarritzea) ikasketak amaitu dituen 161 ikasleren Gradu Amaierako Lanak batzen dira.
Obren hautaketan margolanak, instalazinoak, eskulturak, obra grafikoak, bideoak eta argazkiak dagoz, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!