Gernikako Marijesiak 2020 martxan
2020-12-16 08:29 KultureaBetiko errondarik ez, betiko jente multzorik ez, betiko ordutegirik ez, parte hartze librerik ez, diru batzerik be ez.
A.1) Abenduaren 16an: eguaztena (Andra Maria eleiza-erdialdea).
Ibilbidea:
0.- Andra Maria eleiza
1.- Adolfo Urioste 3
2.- Urkieta 6
3.- San Juan 3.
Bakarlaria: Denis Azkarate Eizagirre.
28 kopla (1+9+9+9).
Parte-hartzaileak 1. taldea: 15 persona (8 andrazkoak - 7 gizonezkoak).
28 minutu. 6:15 – 6:43.
14 graduko tenperaturea (epela).
A.2) Abenduaren 17an: eguena (San Frantzisko eleiza).
Bakarlaria: Alex Uriarte Atxikallende eta Jose Antonio Uriarte Itxaso.
Ordua: 6:15etan.
2. taldea
San Frantzisko eleizaren aurrean.
Bederatziurrenerako Bederatziko Nagusia
- Aurten Marijesiak sinbolikoak / bereziak / apartekoak izango dira.
- Betiko errondarik ez, betiko jente multzorik ez, betiko ordutegirik ez, parte hartze librerik ez, diru batzerik be ez. Lehengo besteko lekuetara ezin gara heldu baina ulertzekoa da.
- Geldi-geldian kantau musturreko eta guzti, hori bai distantzia gordeta.
- Talde txikia eta mugatua: aurretik izena emondako 15 persona.
- Bederatzi egunetan urten eta guztira 27 lekutan (9x3) kantauko da.
- Goizeko 06:00etan hasi eta leku bakotxean 9 kopla kantau.
- Etxetik entzun: ohe epeletik entzun edo bentanara urten.
- Mesedez gernikarroi eskatzen deutsuegu aurtengo Marijesien era hau errespetetako eta esandako prebentzino-neurriak zehatz betetako. Danon artean Marijesiak jagon behar doguz. Eta osasuna be bai!
- Zentzunez jokatu, zentzunez jardun, zentzunez kantau, zentzunez entzun.
Marijesiak 2020
2020an pandemiak sortu dauen egoerearen eraginez indarrean dagozan neurrien ganeko azterketa zehatza eta partekatua egin behar izan dogu, hemendik eta marijesiak hasi arte neurriak egokitu eta geure artean adostu behar izan doguzanak, beti be marijesiak aurten kalera kantetan urten ahal izateko. Indarreko neurri orokorrak erabat murriztaileak dira zirkulazino-askatasunari begira, partaideen multzo handiak ez batzeko aurreikusitako neurriak eta alkarren arteko distantzia gordetearena; horreekaz batera, maskarea jantzi eta higiene egokia. Beharrezkoa ez dan arriskurik baztertu behar dogu eta prebentzino-neurriak oso-osoan bete behar doguz. Mezua: Marijesi danok zorroztasun batekoak izan behar dogu eta gure herrikideei mezu bera (argia eta segurua) zabaldu behar deutsegu. Oinarritzat osasuna lehenen gorde beharrekoa dala eta gure ekimen kultural-emozional honen garapen egokiaren arteko orekea topau behar dogu. Gure mezua argia da: prebentzino-neurriak bete behar dira, halanda ze danok bat egin behar dogu. Zentzunez jokatu behar dogu!
Neurri garrantzitsuenen artean, orduarena dago: egunero marijesiak martxan hasiko dira gaueko zirkulazino-murrizketak amaitutakoan, hau da 06:00etatik aurrera; parte-hartzea be mugatu behar da eta ez da izango ezelan be librea: talde bakotxean gehienez 15 persona batuko dira eta horretarako derrigorrezkoa da izena emotea aldez aurretik, taldeak eta egunak banatu eta antolatu ahal izateko. Alkarren arteko ardurea eta konpromisua ezinbestekoak dira aparteko neurri honeek ondo be ondo betetako. Leku zehatzetan kantauko da, kantau be geldi-geldian gagozala, maskara eta guzti eta distantziak gordeta. Hilaren 24an, ez da betiko tortimortxirik egongo eta bigarren errondea be bertan behera geratuko da; eta azkenik, ez da dirurik batuko kalez kale eguneko errondea egin eta kantau bitartean. Ez dogu halako deialdirik egingo, batez be jenterik gure inguruan ez batzeko.
Programautako ensaioan (abenduaren 13an) aurrez izena emondako marijesiak hartu dabe parte, halanda ze prest dagoz antolatutako taldeak kantetan urtetako. Ahaztu barik, ez da parte-hartze librerik onartuko.
Mila esker kantetako izena emon daben marijesiei, tradizinoari eusteko konpromiso sendoa erakutsi dabe-eta. Mila esker gernikar guztioi: aurten etxeko entzuleak gehiago eta kaleko marijesiok gitxiago izango gara baina guztiok emozinoz beterik betiko lez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!