Janet Novasek eta Mercedes Peonek 'Mercedes Mais Eu' interpretauko dabe Bilbon

Bizkaie! 2020-12-15 12:24   Kulturea

Abenduaren 17an, 19:00etan hasiko da.

Azkuna Zentroak Janet Novás artistearen eta Mercedes Peón konpositorearen lana programau dau abenduaren 17rako. Alkarregaz, euren jantzearen eta musikearen arteko fusinoa eta finkatzen diran hartu-emon partikularrak aztertu ditue. Musika tresna, gomutak, abestiak eta jantzak dira ardatz. Eduki sozio-politiko handiko horreetako batzuk materialetan agertzen dira, musikea objektuetatik hasi eta jantza edo biografia objektuetara; kontzeptu somatikoak edo esperientzia kuantikoak diran beste batzuk erritmo eta tonuetan, ahots eta dinamiketan, isiluneetan, formetan agertzen dira.

Mercedes máis eu kolektiboari begira dago, ezelan be arketipikoak ez diran ikuspegi eta sensibilidadeetatik. Piezea, femeninoan, irudi eta koadroz zatitutako jantza-musika hibridoa da, arkitektura edo esparru ezbardinetan biziteko aukerea emonez, eszena arlokoetatik museo arlokoak diranetara bitartean. Sortzaileen arabera, obrea zehazteko desiraz berba egin behar da ezinbestean. Desira horrek arrazoiak topetan ditu lehen topaketatik harago proiektetako eta ber-alkartzea, alkarrizketa, esperientzia, afektua eta abar bilakatzeko. Proiektua zeharkatuz eguneratzen dan desira horretan jarraitzea topaketa bakotxean jazoten jakuna azpimarratzea da. Baina, era berean, bada geurea doguna eta danona dana miatzea be, subjektuaz eta lurraldeaz harago dagoana.

Auditorioan 19:00etan, 15€ / 12€ Az Txartelagaz.
Sarrerak: AZ Info eta azkunazentroa.eus

Ikuskizun honek deskontuak izango ditu 4 sarrera erosi ezkero. Gainera, Kultura Bizkaia Aurrera bonoak edota Bilbao Bonoa trukatu daitekez sarrerak erosteko.


Janet Novas

Jantzaria, performerra, koreografoa eta irakaslea. Madril, Brusela eta Berlinen arteko jantza garaikidean hezia, haren lana behaketan eta esperientzian oinarritzen da, hizkuntza propioaren alde eginez, bere lanen ezaugarri diran eduki emozionala eta sinpletasun estetikoa moldatuz. Gaur egun Pablo Esbert edo Mercedes Peónegaz lankidetzan ibilten da, baita Zap&Buj diseinatzaileen moduko artistakaz; azken horreekaz sortu eban “Imaginé cinco cuerpos y ninguno era el mío”, lanik barriena.

Mercedes Peon

Konpositorea, kantaria eta instrumentista galiziarra, musika tradizionala hainbat tresna teknologikogaz lantzen dauena. Galiziako tradizinoan 25 urtez sakondu ondoren, Peónek 2000. urtean grabau eban lehen albuma bakarlari legez, Isué. Ondoren, Ajrú (2003), Sihá (2007), Sós (2011) eta Deixaas (2018) etorri ziran eta Peónek hainbat sari irabazi zituan. Ibilbide horri esker, XXI. mendearen hasierako Galiziako artistarik garrantzitsuenetako bat da.


Janet Novas - Egin eta Mobidu tailerra (Abenduaren 16an, 17:30etik 19:30)

Janet Novás koreografoak Egin eta Mobidu tailerra emongo dau abenduaren 16an. Sorkuntzan eta mobimentu-arteetan interesa daben personei zuzendutako tailer honetan, sormen-prozesuetan erabilten dituan lan-tresna batzuk konpartiduko ditu: «Epaitu barik egiten eta mobiduten. Mobimentu eta jarduera horrek jakintza sakonagoa emongo deusku eta, era berean, konfidantzea eta askatasuna beste kontzientzia-egoera batean sartzeko. Pentsetan dot garrantzitsuena ez dala zer mobiduten dozun, nondik mobiduten dozun baino. Zer aktibetan da mobuimentu hori sortzeko? Zein da keinu txiki hori abiarazoten dauen motorra?», azaltzen dau artisteak. Koreografoaren arabera, tailer honen helburu nagusia da bertaratzen diran personen artean jakin-mina piztea zein arriskuak hartzeko beharra piztea, hutsegiteei edo porrotari bildurrik izan barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu