‘Argazkiñeta' furgonetan 1800 dokumentu erakutsiko ditue Bilbon
2020-12-15 10:14 KultureaHitzordua abenduaren 17an izango da, 19:00etan, San Inazion, Loiolako Inazioren eleizan.
Auzokideen lankidetzeari esker batutako argazki eta artxibo guztiek Bilboko San Inazio, Ibarrekolanda, Elorrieta eta Sarriko auzoen historia hobeto ezagutzeko balioko dabe. Dokumentuak, gainera, Bilboko udal artxibategietan geratuko dira.
Argazkineta-ren furgonetea urriaren hiru astez ibili zan San Inazio, Ibarrekolanda, Elorrieta eta Sarrikoko kale eta plazetan, 2000. urtea baino lehenagoko argazkiak, diapositibak, eranskailuak, bandoak, aktak, liburuxkak, kartelak, egunkarietako edo aldizkarietako ebakinak edo bideoak batzen eta digitalizetan.
Ekitaldira joateko, eskuragarri dagozan gonbidapenetako bat erreserbau behar da 688 603 737 telefonora deituz.
Bilboko Udalak atonduta, Argazkineta auzotarrek parte hartzeko ekimena da eta auzoen historia berreregi eta sakondu gura dau, Bilboko auzoetako bizilagunek emon leikiezan agiriak testigantzak batuz. Esangura horretan, joan dan urrian furgoneta bat jarri eben martxan eta aitatutako auzoetako kale eta plaza guztietan ibili da, argazkiak, negatiboak, diapositibak, kartelak, bonuak, postalak, prentsa-ebakinak, aldizkariak, panfletoak, mapak, bideoak edo idatzizko dokumentuak.
Danetara, 50 persona baino gehiago hurreratu ziran furgonetara aitatutako lau auzoetan, berba egin, konpartidu eta ekimenari buruz gehiago jakiteko. Gainera, zemendian, 17 personek hartu eben parte ekimenean, Argazkineta kamerearen aurrean furgonetan itxitako materialari buruzko gomutak konpartiduteko.
Orain, emoitzak Argazkineta Show bereziagaz konpartiduteko momentua da. Argazkineta Show ekitaldi dibertigarria, parte-hartzailea eta atsegina da, Argazkineta proiektura joan dan urrian eta zemendian hurreratu ziranen argazkiak, bideoak, gomutak eta bizipenak ezagutzeko momentua. Hilaren 17an, irudiak eta personak protagonista izango diran hitzordura sartzea doban da, baina ezinbestekoa da gonbidapen bat erreserbetea 688 603 737 telefonora deituz. Erreserbea ekitaldiaren egun berean egin behar da, 10:00etatik ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagora arte.
Ondarea zabaltzeko udal-programea orain 15 urte sortu eben, Bilboko biztanleei eta, oro har, historian interesa dauen edonori uriaren ondarea eta bilakaerea eta gaur egun Bilbo osotzen daben espazioen eraikuntzea denporan zehar ezagutzeko.
Esparru horretan, tokiko historiari buruzko liburuak argitaratu ditue eta auzoetan zehar bisita gidatuak, auzoen historiari buruzko berbaldiak zein zortzi argazki erakusketa atondu dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!