Urteko azkena: AMP_XXIV Narruak

Bizkaie! 2020-12-14 09:08   Kulturea

Abian Gonzalez + Jone Elorriaga + Susana Talayero

Okela Sormen Lantegiak urteko azken AMP erakusketea dakar: Narruak. Erakusketan, Abian Gonzalez + Jone Elorriaga + Susana Talayeroren lanez gozetako aukerea izango da. Egoerak holan eskatzen dauelako, ez da inaugurazinorik izango baina erakusketa ikusgai egongo da Abenduaren 17tik 2021eko urtarrilaren 15era arte, arratsaldeko 18:00retatik aurrera.

Erakusketeari amaierea emoteko, berbaldia izango Artiatx Fabrikan (Deustuibarra 70A 2. pisua), urtarrilaren 9an, zapatuan, eguerdiko 12:30ean.

Abian Gonzalez (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1987)

Artisteak hainbat medio erabilten ditu irudiaren gorpuztasuna seinaletan daben eta egoera psikologiko eta emozionalak bistan ixten dituen formakaz lan egiteko. Euskal Herriko Unibersidadean eta 2015ean Kalostra arte esperimentaleko eskolan trebatu da eta gaur egun Cuerpo Influido doktore-tesia amaitzen dago. Orsin gitxi, Donostiako Torre de Arizen Duro cálido, Egia Kultur Etxean, AB fuego. Un baile con mi madre eta Gasteizko Artium Museoan Oroi. Queda mucho pasado por delante erakusketak gauzatu ditu.


Jone Elorriaga Soto (Durango, 1993)

Artean graduau zan UPV/EHUn Leioa, 2016an. 2018-2019 urtean, Bizkaiko Foru Aldundiaren arte-sorkuntzarako bekea eta 2017-2018 bitartean Durangoko Astarloa Kulturgintzearen sorkuntza-bekea jaso ditu. Azken honen emoitzea izan zan egin eban banakako erakusketea Durangoko Arte eta Historia Museoan. Tras la tormenta Bilbaoarte 2020, Getxoarte 2019, Ertibil 2018 eta 2020 eta Getxoarte 2015 erakusketa eta sariketetan hautatua izan da.


Susana Talayero (Bilbo, 1961)

Margolaria da. UPV/EHUn Arte Eder ikasketak amaitu ondoren, Erromara joan zan 1986an eta hamar urte emon zituen han biziten. Bilbora itzulita, pintura eta marrazketearen arloan egindako lana bideora zabaltzen hasi zan. Azken aldiko erakusketen artean honako honeek dagoz: Zona de intercambio para especies de compañía, Anti liburudenda (2020); El oscuro en su interior, Carreras Múgica (2019) Bilbao; Relatos de entrenamiento, Cab Burgos (2017); Una certa organizzazione delle cose, AOC galleria Bruno Lisi, Roma; Crónica inquieta 1987-2016, Bilboko Arte Eder Museoa (2016). Zerubat, hamaikabide. Prácticas artísticas en el País Vasco 1977-2002 erakusketa kolektiboaren parte da bere obra, Artium Vitoria-Gasteiz. Jesus Arpal Moya, Aimar Arriola eta Amparo Badiolagaz batera L'occasione egitasmo independentea jarri eban martxan bere Bilboko etxe/estudioan (2011-18) eta Gema Intxausti eta Amparo Badiolagaz, Scriptbarik egoitzan dagoan laborategiko parte izan zan, Azkuna Zentroa (2020).

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu