Gure Zirkua urtarrilaren 10era arte Tolosan

Bizkaie! 2020-12-11 12:12   Pil-pilean

Taldeak beste 12 saio iragarri ditu.

Orain arteko 22 saioek izan daben erantzun bikaina ikusita, sarrerak eskuragarri dagoz hemen eta zirkuko txarteldegian.

Gure Zirkuak 107 saio eskainiz zarratuko dau Covid-19ak erabat baldintzatu dauen 2020ko birea.

Abenduaren 4tik urtarrilaren 10era, hilebete eskaseko tartean, Gure Zirkuak 34 saio eskainiko ditu Tolosan. Lehen 22 saioetarako sarrerek izan daben estimua ikusita, aste bi eskasean agortu baitira salgai jarritako 6.600 sarrerak, taldeak beste 12 saio egitea erabagi dau Tolosako San Esteban auzoko aparkalekuan altzautako karpan:

- Abenduaren 28an, astelehenean, 18:00etan.

- Abenduaren 29an, martitzenean, 18:00etan.

- Abenduaren 30ean, eguaztenean, 18:00etan.

- Urtarrilaren 2an, zapatuan, 12:00etan eta 18:00etan.

- Urtarrilaren 3an, domekan, 12:00etan eta 18:00etan.

- Urtarrilaren 8an, barikuan, 19:00etan.

- Urtarrilaren 9an, zapatuan, 12:00etan eta 18:00etan.

- Urtarrilaren 10ean, domekan, 12:00etan eta 18:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu