'Ez dogu berbarik egin dozuena eskertzeko. Herriaren taupadea sentidu dogu'

Bizkaie! 2020-12-09 13:04   Kulturea

Online dendan 7.800 erosketa egin eta, danetara, 27.758 kultur produktu erosi dira.



55. Durangoko Azokea
ren balorazinoa egin dabe gaur. Durangoko Hitz liburudendearen aurrean (Artekale, 23), jentaurrean azaldu dira Nerea Mujika Gerediagako presidentea eta Arantza Atutxa Gerediagako kudeatzailea. Nerea Mujikak adierazo dauanez, Hemen gagoz, bere garaian Hitz liburudendea izandakoan eta Azokako lehen biltegia izan zan lekuan eta ez kasualitatez. Biltegi batean batu gara, aurtengo Azokea, merkatu baino, biltegi izan dalako, euskal kulturearen biltegi. Egindako esfortzu honek guztiak merezidu izan dauela erakutsi deuskuzue. Gure aurreikuspenak bete eta gainditu dituzue, baita Azokako parte-hartzaile askorenak be. Ez dogu berbarik egin dozuena eskertzeko. Herriaren taupadea sentidu dogu.

Ordu asko beharrean ibili arren, pozik azaldu da Mujika: Azokeak hasieran jarritako aurreikuspenak gainditu ditu: langileen txandak bikoiztu behar izan dira; paketeak egiteko kutxa gehiago eskatu behar izan genduzan eta garraiolarien bidaiak be indartu behar izan dira. Gatxa izan da baldintzotan Azokea atontzea, erronka handia izan guretzat, baina eskertu gura dot 24 orduz biltegian jo eta su lanean ibili diran langileen esfortzua: Bihotzez eskerrik asko biltegiko langileei, Gerediagako bazkideei, teknikariei, laguntzen ibili zarien guztioi... zuei esker taupadak bizirik jarraitu dau.

Arantza Atutxa: Pozik gagoz Azokako emoitzakaz. Egoera larria da bizi doguna eta azken hilebeteotan hamaika buruhauste izan ditugu antolakuntzan, ziurbakotasun egoereagaitik.

Azken buruan, kulturzaleek euskal kultureari euren taupadea emoteko aukerea izango dabe gaurtik aurrera be, Zu non, han DA! egitasmoaren bigarren adarrari esker. Gaurtik aurrera, Euskal Herriko 141 liburudendatan Azokako produktuak eskuratu ahal izango dira: 13 Araban, 59 Bizkaian, 49 Gipuzkoan, 1 Lapurdin eta 19 Nafarroan. Zerrenda osoa eta bakotxaren informazinoa www.durangokoazoka.eus webgunean konsultau daiteke.

Datuei erreparauta, online dendan 7.800 erosketa egin eta, danetara, 27.758 kultur produktu erosi dira: 15.577 liburu, 7036 musika produktu eta 5.145 bestelako produktuak. Erosle bakotxak, batez beste, 3,5 produktu erosi ditu eta 53 € gastau ditu. Abenduaren 8a izan zan salmenta gehien izan zan eguna.

Erosketa gehienak Euskal Herritik egin badira be, badira hemendik kanpo jasotako erosketak be, Galiza, Herrialde Katalanak, baita Espainiar Espainiako beste hainbat lekutatik.

Durangon 100 kultur ekitaldi atondu ditue Landakogunean eta Plateruenanan eta horrretara 2.600 persona hurreratu dira, hainbat ekitalditan aforoa betez. Horrezaz gan, 43.500 ikuslek jarraitu ditue ekitaldi horreek streaming bidez.

Abenduaren 5etik 8ra, Euskal Herriko 8 uri edo herrietako 10 aretotan kontzertuak izan dira eta danetara 32 musika talde izan dira oholtzan. Danetaras, 2.300 kulturzalek gozau ahal izan dabe kontzertu horreezaz.

Gaurtik aurrera be, Zu non, han DA! ekimenak Euskal Herriko liburudendetan emongo deutso jarraipena Durangoko Azokeari. Euskal Herri osoko 141 liburudenda batu dira ekimen honetara.

Durangoko Azokako webguneak marka guztiak hausi ditu: Inoizko bisita gehien jaso ditu: Danetara, abenduaren 4tik 8ra, 147.000 bisita izan ditu. Momentu jakin batzuetan 4.000 lagun inguru batu dira aldi berean plaza digital honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu