X. Fun & Serious Jaialdia internet bidez egingo da aurten

Bizkaie! 2020-12-09 09:15   Pil-pilean

Abenduaren 10etik 12ra, bideo-olgetei eskainitako jaialdian, profesionalei zein zaleei zuzendutako tailerrak zein berbaldiak atonduko ditue.



Pandemia egoerearen eraginez, Fun & Serious Game Festivalek online formatua izango dau aurten eta bideo-olgeten sektorean erreferente diran David Cageren, Tim Willitsen eta Marc Merrillen berbaldiak eta indie olgetak izango dira ardatz. Esangura horretan, hainbat proiektutako ordezkariek profesionalentzako eta sektore horren jarraitzaile diranentzako aholkuak emongo ditue. Berbaldiak doban izango dira eta jaialdiaren webgunean egongo dira ikusgai. Tailerretarako, barriz, FS Pro sarrerea beharko dabe zaleek.

Berbaldietako parte-hartzaileen artean, besteak beste, Diego Freirek (Chibig Studio) Post-mortem de Summer in Mara izenburukoa eskainiko dau eta Ivan Expositok (Melbot Studios oJaleo Media) Del videojuego al juguete egongo dira, baita Valeria Castro (Platonic Games) Los efectos de la pandemia en el desarrollo indie, Astrid Refstrup, Alexandra Samper-Martinez eta Iker Uncilla (Talents) be.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Egitarau zabalaz gan, FS Play indie sariak emongo ditue, 4.000 euroko hiru sari: Indie Olgeta Barritzaileena, Euskal Bideo-olgeta Onena eta Serious Game Onena sarituko ditue Titanium Sariak emoteko galan, abenduaren 12an, 17:30ean.

Euskal bideo-olgeta onena irabazteko hautagaiak: Itadaki Smash, Erroak, DreamBack VR, Quest 4 Papa: Reloaded eta BlockVille.

Ganerako sariak eta hautagaiak:

Goty

The Last of Us Part II

Animal Crossing: New Horizons

Half Life Alyx

Ori and the Will of Wisps

Microsoft Flight Simulator

Game Design Onena

Astro’s Playroom

Half Life Alyx

Ori and the Will of Wisps

Hades

Doom Eternal 

Narrazino Diseinu Onena

The Last of Us Part II

Half Life Alyx

Ghost of Tsushima

13 Sentinels: Aegis Rim

Tell Me Why


Arte Onena

Ori and the Will of Wisps

Ghost of Tsushima

Hades

The Last of Us Part II

Final Fantasy VII Remake


Soinu Banda Onena

The Last of Us Part II

DOOM Eternal

Ori and the Will of Wisps

Final Fantasy VII Remake

Hades


Bideo-olgeta Barritzaileena

Arise, a simple story

Creaks

The White Door

The Flower Collectors

Radical Relocation

Serious Game Onena

Radical Relocation

Embracelet

The Wake: Mourning Father, Mourning Mother

OhShape

112 Operator

Kontuak kontu, sektoreak 1.479 miloe euro fakturau zituan 2019. urtean eta erabiltzaileak, barriz, 15 miloe baino gehiago izan ziran.

Antolatzaileek azaldu dabe, ezustekoak ezusteko, hamargarren urteurrenean, Fun & Seriousen urteroko hitzorduari eustearen alde egin dabela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu