BBK Mediatekeak abenduaren 9an edegiko dau Txikitekea
2020-12-09 08:13 KultureaJarduera-programan hainbat proposamen izango dira 6 eta 12 urte bitarteko umeen artean irakurzaletasuna sustatzeko
Azkuna Zentroak BBK Mediatekako Txikiteka barria jarriko dau abian abenduaren 9an. Mediateka BBK-k 2010eko urrian ateak edegi zituanetik, umeentzako gune hau erreferentziazkoa izan da. Leku horretan, familiek liburuak konpartidu eta eurekaz esperimentetan dabe. Ehunka ume hurreratzen dira lehen irakurketak egiten, literaturearen mundura, bai eta komikiaren eta bideo-jokoen arlora be.
Orain, Mediatekearen bilakaerearen barruan, gunea birpentsau egin dabe, umeen eta gazteen sormena zein esperimentazinoa suspertzeko, 0 eta 12 urte bitarteko publikoari zuzenduta.
Txikilanden espazioa eraldatu egin da, bilduma apaletatik harmailetara eta espazioan gailentzen dan liburuen arbola barrira eroan da, erabiltzaileen autonomia sustatzeko. Gune malgua eta balio anitzekoa be bada, ikasteko, taldeka lan egiteko eta ikuspegi garaikidetik egindako kultura-programazinoa lantzeko balio dauelako; era berean, sormen artistikorako, ilustrazinorako edo kultura digitalerako jarduerak be izango dira.
Mediateka BBK-ko gainerako lekuetan bezela, Txikitekan be beharrezko segurtasun-neurri guztiak beteten dira, eremu segurua izan daiten.
Astelehenetik barikura zabalik, 10:00etatik 20:00etara. Oraingoz, liburuak konsultetako eta maileguan hartzeko erabil daiteke, gehienez be hamar minutuz, betibe gune horretan jarduerarik egiten ez bada. Persona heldu batek baino ez da sartuko, edade txikiko hiru umegaz batera.
Txikitekea
Jarduera-programan hainbat proposamen izango dira 6 eta 12 urte bitarteko umeen irakurzaletasuna sustatzeko:
- Gure sagarrondoa (6-12 urte). Jarduera honetan, umeen irakurketea, sormena eta autonomia sustatzen dira olgeten bidez. Liburuen arbolak hainbat gai eta berba ezkutatzen ditu bere frutetan eta horreek abiaburu dira berba egiteko eta ikertzeko.
- Erantzun okerrak baino ez! (6-9 urte). Fakenew-en sasoi honetan, egiazkoaren eta faltsuaren rolak aldatu egiten dira eta jakintza zuzena balioesten da okerreko erantzunak hautemateko. Talde-joko honetan, engainua igarten dauenak irabaziko dau.
- Zelan amaitzen da istorioa? (9-12 urte). Irakurri idazteko. Jarduera honen bidez, umeen sormena sustatu nahi da, proponiduten jakezan istorioak asmetako edo horreei jarraipena emoteko, banaka zein taldeka sortuz.
Programea
Abenduak 23, asteazkena
12:00 eta 13:00 Gure sagarrondoa (6-12 urte).
17:00 eta 18:00 Erantzun okerrak baino ez! (6-9 urte).
Abenduak 24, eguena
12:00 eta 13:00 Zelan amaitzen da istorioa? (9-12 urte).
Abenduak 29, martitzena
12:00 eta 13:00 Zelan amaitzen da istorioa? (6-9 urte).
17:00 eta 18:00 zelan amaitzen da istorioa? (9-12 urte).
Abenduak 30, eguaztena
12:00 eta 13:00 Erantzun okerrak baino ez! (6-9 urte).
17:00 eta 18:00 Gure sagarrondoa (10-12 urte).
Urtarrilak 4, astelehena
12:00 eta 13:00 Zelan amaitzen da istorioa? (9-12 urte).
17:00 eta 18:00 Erantzun okerrak baino ez! (6-9 urte).
Urtarrilak 5, martitzena
12:00 eta 13:00 Gure sagarrondoa (6-12 urte).
17:00 eta 18:00 Nola amaitzen da istorioa? (9-12 urte).
Jarduerak Txikitekan egingo dira, Mediateka BBKren lehen pisuan. Osasun-protokoloaren arabera, saio bakotxean parte hartzen daben umeak baino ezin egon daitekez gela horretan, laguntzaile barik. Horretarako, jarduerea hasi baino bost minutu lehenago jasoko dira Atarian (Eguzkiaren pantailearen azpian), eta, jarduerea amaitutakoan, leku horretara eroango dira.
Saio bakotxean sei lagun sartuko dira gehienez. Prezioa: 5 € / 3 € Az txartelagaz Sarrerak salgai AzInfon eta azkunazentroa.eus helbidean (abenduaren 14tik aurrera)
Jarduera: Txikiteka / Batzeko lekua: Kulturen Ataria (Eguzkiaren pantailearen azpian).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!