Badator 33. Rafael Mikoleta euskerazko ipuin lehiaketea

Bizkaie! 2020-12-03 12:48   Kulturea

Lanak 2021eko urtarrilaren 29ko 14:00ak arte aurkeztu ahal izango dira.

1988tik antolatzen dan lehiaketearen helburua ikasle bilbotarren artean euskerazko irakurketea eta idazketea sustatzea da, holan, uriko gazteak euskerea eta euskerazko literaturea modu dibertigarrian landu deien, umeentzako ipuinak idatziz.

Ipuin lehiaketea Bilbon erroldauta eta bertoko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzan dagozan ikasleentzat da. Lanak 2021eko urtarrilaren 29ko 14:00ak arte aurkeztu ahal izango dira.

Lau kategoria dagoz, parte-hartzaileen edadearen arabera; kategoria bakotxean 3 sari emongo dira. Gainera, beste sari bi emongo jakez ‘Bilboko Balioen Agirian’ jasotako balioetako bat aitatzen dituen ipuinei.

Aurreko edizinoan, 882 ipuin aurkeztu ziran 8 eta 18 urte bitarteko adingabeenak.


Oinarriak

Lehiaketara aurkezten diran ipuinek honako baldintza honeek bete behar ditue:

Euskeraz idatzitakoak izango dira eta marrazkiz hornidutakoak.

Originalak, argitaratu bakoak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu bakoak.

Egile bakarra izango dabe eta irakurteko moduan idatzitakoak: ordenagailuz, idazmakinaz edo idazkera argiagaz.

Gaia librea izango da eta 2 eta 4 orri bitarteko luzerea izan behar dabe.

Ipuinak aurkezteko epea 2021ko urtarrilaren 29an zarratuko da, 14:00etan eta Bilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza Saileko Euskera Zuzendariordetzan (Venezuela plaza 2, 7. pisua – 48001 Bilbo) aurkeztu behar dira.

Lanak aurkezteko moduari jagokonez, lan originala koloretan eta kopia bat aurkeztu behar dira; egilearen datuak ez dira agertuko izenburuaren ondoan, ikasturtea eta kategoriaren izena baino ez.

Erantsitako fitxa batean kategoria, ipuinaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, irakaslearen izen-abizenak eta eskolearen izena jarri beharko dira.

Lehiaketearen oinarriak www.bilbao.eus udal domeinuan eta www.bilbaoeuskaraz.eus orrian egongo dira eskuragarri. Gainera, Bilboko ikastetxeetan 2.000 esku-orri banatuko dira lehiaketa eta oinarriak iragarriz.


Kategoriak

Sariak lau kategoriatan (A, B, C eta D) emongo dira:

A kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.

B kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak.

C kategoria: DBHko 1. eta 2. mailak.

D kategoria: DBHko 3. eta 4. mailak.


Danetara, 12 sari banatuko dira, hiru kategoria bakotxeko:

1. saria: 180 euroko balioa daben opariak.

2. saria: 140 euroko balioa duten opariak.

3. saria: 100 euroko balioa duten opariak.

Gainera, bada beste kategoria bat, Bilbao Balioen Hiria Saria, Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetako bati erreferentzia egiten deutsen ipuin bi saritzeko. Sari bi horreek 150 euroko balioa dabe eta DBHko ikasleentzat dira.


Epaimahaia

Literaturearen munduari lotutako personak dira, danak be Bilbon bizi diranak Igone Etxebarria, Txani Rodriguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Irati Malatsetxebarria, Irune Berro eta Goizalde Landabaso.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu