'Birusen aurrean babesa, beste arlo guztietan plazerra + errespetua'

Bizkaie! 2020-12-01 14:15   Pil-pilean

GIB-Hiesaren Kontrako Nazinoarteko Eguna da gaur.

Bilboko Udalak Yolanda Diez Osasun eta Konsumo Saileko zinegotziak GIB edo COVID-19 kutsatzeko arriskuaren aurrean sexualidadeaz gozetako orduan babes-neurriak ez baztertzeko deia egin dau. T4 Alkarteak Sexualidadea Covid-19 garaian sexu-ohiturei buruz egindako galdeketearen emoitzak aurkezteko be balio izan dau ekitaldiak.

Yolanda Diez Alvaro Ortiz de Zarate T4 Alkarteko koordinatzaile nagusiagaz batera agertu da jentaurrean kanpainea aurkezteko.

Aurten, COVID-19aren eraginez kutsatze birikoaren aurrean babes-neurri egokiak hartu behar dira, baita GIB-Hiesaren aurrean erantzun soziala emoteko kapazidadea be, osasun-agintariek gomendatutako neurriak sustatuz, baina kaltetuak estigmatizau eta diskriminau barik.

Bilboko Udaleko zinegotziak erakutsi gura izan dau Udalak GIBak eragindako personen diskriminazinoaren kontra eta prebentzinoaren eta diagnostiko goiztiarraren alde hartutako konpromisoa.

Sexualidadea giza hartu-emonen dimensino garrantzitsua da baina egokia da adierazotea gure intimidadea konpartiduteko modu barriak bilatu daitekezala alkar jagonez. Gaixotasun kutsakorrak dagozanean, erantzuna ezin da izan diskriminatzea, erlazionatzeko moduak hartzea, kutsatzeko eta transmitiduteko arriskua ahalik eta txikiena izan daiten.

Kontuak kontu, ONUSIDAk 2020an sustatutako kanpaineak, Munduko alkartasuna, konpartidutako erantzukizuna, eredu baliotsua eskaintzen deusku gizarte osoak GIBak edo COVID-19ak eragindako personek sufridu leikien estigmearen kontrako burrukan dauen erantzukizuna erabilteko. Errespetua eta konpartidutako erantzukizuna betebeharrak dira danontzako eta ezinbestekoa gizarte osasungarriak eregiteko.

Garrantzitsua da kolektibo kalteberenak gogorarazotea, bai eta ahalduntzeko eta indarkerian oinarritutako hartu-emonei uko egiteko daben beharra be. Emakume, gizon eta trans persona askok ezin deutse gizarte-distantziari eutsi edo ez dabe ezetz esateko tresnarik edo ezagutzarik.

Kanpainearen zehetasunak hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu