Abenduak 22, 'Euskal Kazetaritza Sariak 2020' emoteko eguna
2020-12-01 13:36 Pil-pileanHitzordua abenduaren 22an da, Bilboko BBK Aretoan, 19:00etan.
Euskal Kazetarien Elkartearen eta Kazetarien Euskal Elkargoaren Euskal Kazetarien 2020 Sariak emoteko hitzordua abenduaren 22an izango.
Zigor Aldama, Rosa María Calaf, José Manuel Alonso, Euskal osasungintzako kolektiboa, Mikel López Iturriaga (El Comidista), Luis Calabor eta Gorka Belamendia dira aurtengo sarituak.
Pandemiaren harira Eusko Jaurlaritzeak ezarritako murrizketen ondorioz zemendian atzeratu ondoren, Sariak emoteko galea datorren abenduaren 22an egingo da. Sariek BBK, Euskaltel, Ihobe, Bilboko Udala eta LOGI Taldearen babesa izango dabe eta Bilboko BBK Aretoan izango dira 19:00etan. Aurkezleak Idoia Jauregi (Radio Euskadi) eta Miguel Ángel Garrosa (Cadena SER) izango dira.
Sarituak
Zigor Aldama Euskal Kazetariak ataleko saritua izan da; Adierazpen Askatasunaren José María Portell'a, Rosa María Calafi egokitu jako; Ibilbide Profesionalaren saria, José Manuel Alonsori; Personajea edo Giza instituzinoaren saria Euskal osasungintzako kolektiboarentzat izan da; Kazetaritza Digitala – Narratiba barriak, Mikel Iturriagaren El Comidista blogarentzat; Juantxu Rodríguez Fotokazetaritza saria Luis Calabor fotokazetariari egokitu jako eta Gorka Belamendiari, barriz, Ingurumen -kazetaritzea.
Sarituak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat komunikabidetako ordezkariek osotutako epaimahai batek aukeratu ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!