'Komisario Barriak': sortzaileentzako laguntzino-proiektua
2020-11-27 12:59 KultureaEgitasmoak babesten dituan hiru proiektuak ikusleentzat ikusgarri egongo dira datozen asteetan.
Eusko Jaurlaritzeak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko zentroak, Azkuna Zentroak eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Museoak bultzatutako ekimen honen helburua komisarioaren praktika garatzea eta artearen munduko profesional barrien sorkuntzea eta finkapena sustatzea da.
Aurtengo edizinoan, honako hiru proiektu honeek babestu dira:
Artium Museoan: Ez dakit zer pasetan dan azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadean (Ane Lekuona, Itziar Gutierrez eta Iñigo Gómez Egiluzena).
Tabakaleran: #ÁGORA / CEMENTO / CÓDIGO (Andrea Estankona eta Juan Pablo Ordúñezena).
Azkuna Zentroan: Espacio Públic(itari)o (espacio público /espacio publicitario) (Mario Paniegorena).
Artium Museoa
Ane Lekuonak, Itziar Gutierrezek eta Iñigo Gomezek aurkeztutako Ez dakit zer pasetan dan azken aldi honetan proiektua Gasteizko Bideo Musikal Jaialdian erakutsiko da. Bideoa praktika artistiko lez agertzeak eragin sozial eta politiko nabarmena dauka obrearen izakera prozesuala, erakundea eta eszena artistikoa bera eratzen daben egiteko modu batzutan. Donostiako Bideo Jaialdia, Gasteizko Bideo Musikal Jaialdia eta Tolosako Bideoaldia lako festibalek argi erakusten dabe erakundeek interes handia dabela testuinguru hori zabaltzeko eta ikusizko iruditeriagaz estu lotuta dagoan lengoaia baten aukerak publikoari eskaintzeko.
Proiektuaren barri izan gura dabenek abenduaren 18tik aurrera izango dabe horretarako aukerea, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentroko A0.1 aretoan.
Tabakalera
Lekutan ikerketa-laborategiak bideratutako #ÁGORA / CEMENTO / CÓDIGO proiektua disziplina anitzeko ikerketea da eta Tabakalerako webgunean ikusgai izango da abenduak 3tik otsailaren 22ra arte. Argitalpen, erakusketa eta ikerketa lez aurkezten dabe egitasmo hau. Helburua espazio digital bat praktika estetiko garaikideen alorrean esperimentetako, ikertzeko eta produziduteko egitura modura aktibetea da.
Azkuna Zentroa
Mario Paniego artista bisual eta kontzeptualak Espacio Públic(itari)o (espacio público /espacio publicitario) proiektua aurkeztuko dau Azkuna Zentroan, abenduaren 3tik aurrera. Erakusketa-lan honek publizidadeak gure bizian eta, batez be, eremu publikoan izan dauan gorakadearen azterketea proposatzen dau. Proiektuak munduko uri batzuk hartzen ditu aztergai, eremu publikoan publizidade-erabilera hori murriztu daukie-ta eta ikusgarritasuna eman deutselako gai honen inguruan lan egiten daben nazinoarteko kolektibo eta artista batzun jarduera artistikoari eta aktibisteari; jomugea herritarren artean hausnarketea sortzeko da: beharrezkoa al da publizidadea eremu publikoan?
Azkuna Zentroak hainbat ekitaldi antolatu ditu erakusketa honen harira: komisarioagaz topaketa bat egingo dabe abenduaren 10ean eta urtarrilaren 20an, erakusketa honek lantzen dauan gaia aztertzeko; ostean, mahai-ingurua egingo da.
Komisario Barriak programea
Komisario Barriak Donostia 2016 Europako Kultur Uriburutzaren testuinguruan sortu zan; lehen edizinotik Tabakalerearen, Azkuna Zentroaren, Artiumen eta Montehermosoren (Gasteiz) laguntzinoa izan eban. Halan, 2016an, laborategien formatuko topaketak egin ziran Donostian, Bilbon eta Gasteizen, eta horreri amaierea emoteko, erakusketa bat egin zan Azkuna Zentroan (2016ko abenduan eta 2017ko urtarrilean) eta Montehermoson (2017ko urtarrilean eta otsailean).
Komisario Barriak-en ibilbidea deialdi bategaz hasi zan. Deialdi horren bidez, batetik, komisarioaren esparruan interesa eukien 10 pertsonako talde bat hautatu gura zan, hiru egoitzatan. Bestalde, aukeratutako 10 personek lau edo bost eguneko hiru laborategitan parte hartu ahal izan eben, eta horreetan bi ikastaro-proposamenetan lan egin zan. Azkenik, egoitza-aldiaren ostean, komisario parte-hartzaileek Bilboko eta Gasteizko erakusketa horreek aurkeztu zituen. Guztira, erakusketetara joan zan publikoa kontuan hartuta, 4.725 lagunek parte hartu eben Komisario Barriak ekimenaren jardueretan. Lehen edizino haren ondoren, hauxe izan zan Kultur Uriburutzaren oinordetza lez jarraipena emotea erabagi zan ekimenetako bat.
2018ko edizinoan, komisarioari laguntzinoa emon jakon, azken hamarkadetan euskal praktika artistikoei arretea emoten eutsen proiektuak ikusarazoaz. Horretarako, deialdi bat egin zan berariazko azterketa-kasu lez funtzionetan daben proiektuetarako: artisten ibilbideak, erakusketak, espazioak, proiektuak, argitalpenak, eztabaidak, testuak eta Euskadiko praktika artistikoen testuingurua garatzeko inportanteak diran beste ekimen batzuk.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!