Eva Ferreira aukeratu dabe UPV/EHUko errektore

Bizkaie! 2020-11-27 08:04   Pil-pilean

Hautagai bakarrak boto haztatuaren % 66,24 lortu dau.

Eva Ferreira katedraduna hautatu dabe UPV/EHUn egin diran errektorea aukeratzeko hauteskundeetan. Ferreirak lortu dau emondako botoen % 66,24. Unibersidadeko kideek hautatzen dabe errektorea, sufragio orokor haztatuaren bidez. Hautagai bakarra egon danez, hautatua izateko, emondako botoen herena lortu behar eban egin beharreko haztapenak eginda.

Sektoreka emoitzak ondokoak izan dira:

- Lotura iraunkorra daben 2.114 irakasle eta ikertzaile doktoreetatik 1.404k emondau botoa (919 aldeko boto, 469 zuri).

- Lotura iraunkorra daben 179 irakasle eta ikertzaile ez-doktoreetatik 91k emon dau botoa (52 aldeko boto, 38 zuri).

- Gainerako 3.273 irakasle eta ikertzaileetatik 642 emon dau botoa (383 aldeko boto, 251 zuri).

- 40.819 ikasleetatik 857k bozkatu dabe (612 aldeko boto, 218 zuri).

- Administrazino eta Zerbitzuetako Personaleko 1.896 kideetatik, 744k emon dabe botoa (433 aldeko boto, 302 zuri).

Botoa honela haztatzen da: irakasle doktore iraunkorrei % 56,25 jagoke; irakasle iraunkor ez-doktoreei, % 7,50; gainerako irakasle eta ikertzaileei, % 2,09; ikasleei % 22,08; eta, azkenik, administrazino eta zerbitzuetako langileei, % 12,08. Beraz, botoak haztatu ondoren, ondokoak dira emoitzak:

IRI doktore iraunkorrak: % 37,24 aldeko boto eta % 19,01 zuri.

IRI ez doktore iraunkorrak: % 4,33 aldeko boto eta % 3,17 zuri.

Bestelako IRI: %1,26 aldeko boto eta % 0,83 zuri.

Ikasleak: % 16,28 aldeko boto eta % 5,80 zuri.

AZP: % 7,12 aldeko boto eta % 4,96 zuri.

Emoitzen behin betiko aldarrikapena abenduaren 4an egingo da, inpugnazinoak aurkezteko epea igaro ondoren.


Eva Ferreira doktorea (Barakaldo, 1963)

Ekonomia Aplikatuko katedraduna da eta Ekonomia eta Enpresa Fakultadeko irakaslea. UPV/EHUko Ekonomia Gaietako eta Ikasketa Antolaketako errektoreorde (2004-2008), unibersidade bereko idazkari nagusi (2009-2012) eta Euskal Unibersidade Sistemearen Kalidade Agentziako zuzendari (Unibasq, 2015-2019) izan da. Kargua urtarrilaren lehen hamabostaldian hartuko dauela aurreikusten da, karguan Nekane Balluerka ordezkatuz. Balluerka izan da hautatutako errektorea izan zan lehen emakumea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu