Ibilaldia 2021, 'Kalakalata!' , Sopelan eta Leioan

Bizkaie! 2020-11-26 13:23   Kulturea

Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolen ardurea izango da 2021eko ibilaldia atontzea.

1990ean Sopelan izan zan Ibilaldia. 1997an eta 2004an Leioan, azken hau, oraingoan legez, Sopelako Ander Deuna Ikastolea eta Leioako Betiko Ikastolearen eskutik. 2021ean, barriro be, Sopelan eta Leioan izango dira hitzorduak.

Kontuak kontu, 2021eko maiatzaren 30ean, 2020-21 ikasturtean zehar Uribe-Kostan eta Leioan egingo diran ekimenei amaierea emonez Sopelan eta Leioan egingo da Ibilaldia.

Aitatu ikastolak Euskal Herriko Ikastolen Alkarteko partaide dira eta hona hemen bien ezaugarrietako batzuk:

● Partaidetza sozialeko alkarteak dira eta komunidadea osotzen daben personen arteko partaidetzea, alkartasuna eta alkarreragina ezinbesteko tresnak dira.
● Hezkuntzatik etorkizuna eraldatu gura da. Ikaslea gure proiektuan erdigunean jarri. Ikasleen profila kontuan hartzen da.
● Euskerearen erabileran eta kalidadean eragitea. Euskerea eta euskal kulturea proiektuaren ardatz dira.
● Bizikidetzea, parekidetzea, hezkidetzea… zehar lerroak ikastolaren eguneroko bizitzan.

Helburuak

● Ikastola eredua indartu.
● Ikastolako komunidadearen eta herriko alkarte eta erakundeakazko hartu-emonetan sakondu.
● Gure ikastoletan daukaguzan eraikinak barritzeko eta egokitzeko lanakaz jarraitu.
● Jaiotze tasan dagoan beherakadeari aurre egin; proiektu pedagogikoa ezagutarazo.

Kalakalata!

Horregaz berbeagaz hazur mamiraino heltzen dan bustitea adierazoten da, barru barruraino hartzen dauena, batzutan deseroso be sentiarazoten gaituana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu