Gaur hasiko da IX. FIG, Papel gaineko Grabadu eta Artearen Nazinoarteko Jaialdia
2020-11-26 10:53 KultureaZemendiaren 26tik 29ra, 500 artistaren lanak izango doguz Bilbon.
Papel gaineko Grabadu eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiak diziplina horreetarako Europako erreferente bihurtzen dau Bizkaiko uriburua. Antolatzaileek plataforma digital bat ezarri dabe hiru Artearen Edukiontzi edo kontainerretan eta kontainerrok Arte Eder Museoaren ondoan ipini ditue; hiru guneotan konektautako pantailen bitartez, artisten lanak ikusi ahal izango dira Internet bidez. Obra bakotxak QR kode propioa izango dau eta horren bitartez jasoko ditu ikusleak gustoko obrearen inguruko zehetasun guztiak. Abenduaren 14ra bitartean egongo da zabalik instalazinoa.
Horrezaz gan, berbaldiak eta mahai-inguruak atondu ditue eta horreek be streaming bidez ikusi ahal izango dira figonlinefair.com eta figbilbao.com guneetan.
Egitarauari jagokonez, gaur, hilak 26, Artea & Emakumea izenburupean, Mari Puri Herrero eta Marta Cardenas artistak hizlari izango dira 17:00etatik aurrera. Aurrerago, 19:00etan, 1/1 Arte Kutxea & Instantes graficos berbaldia eskainiko dau Carla Rey argentinarrak.
Azokearen osogarri, Arte Eder Museoan, Eduardo Arroyo artista espainiarraren grabaduak erakutsiko ditue abenduaren 2tik martira bitartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!