'Zulo Baltzen Geometria', Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2020-11-24 13:04   Kulturea

Museoak eskuratu barri dauan lana da hau, eta lehen aldiz jarri dau jentaurrean ikusgai.

Geometry of the black holes (2019) nazinoartean proiekzinorik handiena dauan euskal artistetako baten lana, Ibon Aranberrirena. Altzairuzko moduluek osoturiko pieza honek, erakunde eskudunen eskakizunak konpondu ondoren, duela ia bi hamarkada, artisteak Historiaurreko leize-zulo baten egindako esku-hartzea du abiapuntu.

Proiektuak –Ibon Aranberriren ibilbidea markau eta kritikearen onarpena jaso ebanak– (Ir. T. nº 513) zuloa izena dauka, hain zuzenbe, leize-zulo horreri karta arkeologikoetan esleitutako kode zientifikoari jagokon izena. Land art mobimendutik hurre dagoan da: leizerako sarrerea lau egitura modular eta opaku bategaz zarratu eban —6 metroko diametro osoa eukana—, prozesu luze baten ondorioz; bilakabide horren baitan, aldi baterako urigunetik urrundu eta Aranberrik hurreko inguruetako Historiaurreko leize-zuloak aztertu zituan. Itxitura horren siluetak haitzuloaren ahoaren morfologia zehatza erreproduzitzen eban, eta haren azalean zuloak eta hutsuneak edegiten ziran, bertan bizi ziran edo babeslekua eukien espezieek sartu-urtenak egiteko.

Itxitura horren ondorioz, personek ez eben leize-zuloaren espaziora sartzerik izan —ezta, beraz, haren esanahi sinbolikora be—, beheko aldeko sistema baten bidez izan ezik, sistema hori ex-profeso artikulatu baitzan, behar zanerako. Osagai metaliko guztiek gainazaleko tratamentua jaso eben orduan, korrosinoa ekiditeko eta bisualki mimetizetan eban, islen kontrako efektu opakoa sortzeko. Horrenbestez, Aranberriren lanak espero ahal zanaren kontrakoa egin eban, konnotazio handiko leku bat monumentalizetea zalako espero ahal zan bakarra, eta, horren ordez, leizea espazio zarratu eta irisgatx nahiz izkutu bihurtu eban.

Esanahiz betetako leku horretan esku hartzean, ez eban paisaia jagon gura: birkodetu egin nahi eban. Artisteak berak orduan azaltzen ebanez, ekintza artistiko hori lekuko kulturearen irudimenezko arketipoakaz lotzen da, tradizino erromantikoak Historiaurrea joten jarraitzen baitau, jatorrizko mito handi lez irudikatzen. Identidade kolektiboaren definizinoak oinarri sendoa hartu dau lurraldearen idean, paisaiak agerleku sinbolikoa eratzen daualako.

Ia bi hamarkada geroago, Aranberrik eraikina desmuntatzea eta leize-zuloaren sarrerea bere egoera naturalera lehengoratzea proposatu eban, askapen moduko bat lez. Ustebakoan egin eban, eta zikloa amaitutzat emon eban. Garai hartan Historiaurreko leize-zuloaren itxitura osotu zuten moduluak obra autonomo baten parte dira orain; gitxi gorabehera, 1.000 kg-ko pisua daukan instalazino postminimalista bat da, hondoratze baten hondakinen modura, denporearen joanaren ondoriozko ezpurutasunei eusten deutsena, eta museoko arte garaikidearen bildumean txertatzen da.

Ibon Aranberri (Itziar, Gipuzkoa, 1969) EHUko Arte Ederren Fakultadean eta Milango Nuova Accademia di Belle Arti-n ikasi eban. Laurogeita hamarreko hamarkadearen erdialdean, Artelekuko tailerretan parte hartu eban, eta, hamarkada beraren amaieratik aurrera, hainbat ikasketa-programatan eta Japonian, New Yorken eta Stockholmen izandako egonaldietan osatu eban prestakuntzea. 2003an Velázquez bekea jaso eta, 2004. urtean, Gure Artea sarietako bat lortu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu