Gure Zirkuak Tolosan amaituko dau 2020ko birea

Bizkaie! 2020-11-23 12:13   Kulturea

Abenduaren 4tik 30era, 22 ikuskizun eskainiko ditu taldeak Tolosan, 2017tik zapaldu bako herrian.

Erantzun bikaineko Orioko eta Arrasateko egonaldien ondoren eta Covid-19aren aurrean hartutako neurriak eraginkorrak izan dirala ikusita, Gure Zirkuak barriro altzau dau segurtasun-distantziak errespetetea ahalbidetzen dauen karpea.

Joan dan garagarrilaren 17an ekin eutson Gure Zirkuak 2020ko bireari; zailtasun eta ziurbakotasun handiko egoeran eta taldeak aurtengo zituen asmo eta helburuak erabat zapuztuta.

Egoereak eskatzen dituan osasun eta segurtasun neurri guztiak ezarrita, ostera, Gure Zirkuak 73 emanaldi eskaini eta 22.000 ikusle batu ditu orain arte urte.

Orion eta Arrasaten egindako egonaldiek agirian itxi dabe posible dala, Covid-19ak guztia baldintzatzen dauen egoera honetan be, ikuskizunak modu seguruan eskaintzea eta aurreko urteetan legez zirkuaz gozetea.

Kontuak kontu, Gure Zirkuak modu berezian amaitu gura dau 2020ko birea: Tolosan, 2017ko irailean proiektuak abiapuntua izan eban herrian.

Hiru urtez Euskal Herria luze-zabal zeharkatzen ibili ondoren, taldeak ilusino handiz iragarri nahi ditu datorren abenduan Tolosan, San Esteban auzoko aparkalekuan eskainiko dituan ikuskizunak:

- Abenduak 4, barikua, 19:00etan.

- Abenduak 5, zapatua, 12:00etan eta 18:00etan.

- Abenduak 6, domekea, 12:00etan eta 18:00etan.

- Abenduak 11, barikua, 19:00etan.

- Abenduak 12, zapatua, 12:00etan eta 18:00etan.

- Abenduak 13, domekea, 12:00etan eta 18:00etan.

- Abenduak 18, bartikua, 19:00etan.

- Abenduak 19, zapatua, 12:00etan eta 18:00etan.

- Abenduak 20, domekea, 12:00etan eta 18:00etan.

- Abenduak 26, zapatua, 12:00etan eta 18:00etan.

- Abenduak 27, domekea, 12:00etan eta 18:00etan.

- Abenduak 28, astelehena, 12:00etan.

- Abenduak 29, martitzena, 12:00etan

- Abenduak 30, eguaztena, 12:00etan.

**SARRERAK: interneten, www.gurezirkua.eus webgunean eta zirkuko txarteldegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu