'La prospección de Kairós' programea hasi da
2020-11-20 12:43 KultureaZikloa zemendiaren 19tik otsailaren 21era artekoa eta sarrerea dobanekoa izango da, leku danak bete arte.
Azkuna Zentroak eta Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak Iván Gómezen La prospección de Kairós proiektu artistikoa edegi dabe, BAT Lantegia Ideien Laborategian. Alkarlaneko ikerketarako egitura metodologiko bat da, eta alkarren artean kontzeptua barriro kokatzea dauka helburu, zelanbateko jakintza-gune baten osotuta.
Proiektuaren baitan, Iván Gómezek eta erakusketea osotzen daben artistek bai proiektua bera, baita bertan eginiko prozesuak Lantegira hurreratzen diran personakaz partekatuko ditue. Bisitaldiak 30 minutuko saioatan antolatu dira, 16:30etik 20:00etara artean, eta bost laguneko taldeetan egingo dira, bisitariak heldu ahala eta izena emoteko behar barik. Esperimentu hau 2020. urtean zehar kokatuta eta kapitulu-eran proposatutako hainbat engranajetan artikulatuta dago: Zer da Denkraum? izeneko 0. kapituluan, lantalde bat osatu dabe, eta saiakuntza aktibo bat hasi, Lantegia Azkuna Zentroko idea-laborategian. Talde-beharrean saiatzea, ostera, Denkraum edo pentsamendurako espazio berbearen zentzua daukan ariketa-programa batetik abiatutako 1. atala da.
Taldea Andrea Álvarezek, Nieves Barrenetxeak, Bernarda Beñat G. Garciak, Lucía Pedregalek, Karen Rivasek, Iván Uretak osotzen dabe. Barru-prozesu baten ondoren proiektuaren parte publikoa abiatuko dabe BAT Espazioan, gero Denkraum 1. kapitulura igaroteko. 2. kapituluan, Mnemósineren lanparea izenekoan, berbaldi-jardunaldi batzuk egingo ditue, arteko auzia difraktau eta ikuspuntu barrietatik irakurteko. Garaiko aurriak izeneko 3. kapituluan, beste praktika artistiko bat aurkeztuko da, aurreko kapituluen dekonstrukzinotik abiatuta eta lantalde barri baten eskutik. Urtarrilaren 28an, aurreko kapituluen dekonstrukzinotik sortutako beste lagin bat be agerrarazoko da.
Programea
Lehen jardunaldia, hilaren 25ean:
- 16:30: Iván Flores Arancibia. Una nube de intermitencias. Cartografías del entre
- 17:30: Aurora Fernández Polanco. El entre como intervalo (venturas y desatinos warburgianos)
- 18:30h: Bulegoa z/b. Sin Número y Sin Nombre
Bigarren jardunaldia, hilaren 26an:
-16:30: Emma Ingala. El umbral
- 17:30: Oriol Fontdevila. El sueño de la inmediación produce monstruos
- 18:30: Juan Llano Borbolla / Adolfo Bimer. Del Noúmeno al Fenómeno (You, Kant, always get what you want) Folleto complete
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!