Hemen da VI. Eskola Digitala
2020-11-20 09:11 KultureaZemendiaren 25ean eta 26an izango da online.
Ikastetxe publikoen digitalizazino prozesuak laguntzeko helburuari eutsiz HEIZE eta EHIGE alkarteek atondutako topaketea da. Aurten streaming bidez egingo ditue lehenengo aldiz.
Bost izango dira aurtengo edizinoaren ardatz kontzeptualak: inklusino digitala, zer ikasi dogu konfinamenduan?, segurtasuna eta pribatutasuna, euskerea ingurune digitalean eta ikerkuntzea hobekuntzarako motor edo eragile. Ardatz kontzeptual horreetan oinarrituta jarduera honeek izango dira:
• Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzea: jardunaldian parte hartuko dabe Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburuak, Begoña Pedrosa, Hezkuntza sailburuordeak eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.
• Aditu eta enpresen berbaldiak, besteak beste, Carlos Magro (barrikuntza digitalean aditua) eta Naiara Portillo (EHU).
• Ikastetxeetako esperientziak: 14 ikastetxe publikoetako esperientzia digitalak, lehen eta bigarren hezkuntzakoak.
• Tailerrak: pictoescritura, Ikaselkar eta Centros Digitales.
• Mahai-ingurua: ama batek, irakasle batek eta eskola publikoko ikasle batek pandemian ikasitakoaz eta identifikautako beharrez berba egingo dabe, etorkizuneko eskola publikoa eregiteko helburuari eutsiz.
• Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar ekimenaren ponentzia eskola-denporei buruz.
Egitaraua osoa hemen.
Aurten gainera, ikasleak izango dira tartean, izan be, Bilboko Unamuno Institutuko Batxilergoko ikasleek Topa Irratia kudeatuko dabe eta alkarrizketak egingo deutsee hizlariei.
* Izen-emotea hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!