'Sorkuntzea ez da doban. Ez dau hutsaren truke izan behar'

Bizkaie! 2020-11-20 08:13   Kulturea

Euskadi Literatura Sariak emon ditue bart Bilboko Azkuna Zentroan.

Karmele Jaio, Aixa de la Cruz, Iñigo Astiz, Idoia Santamaria, Miren Asiain, Uxue Alberdi eta Borja Barragué dira aurtengo irabazleak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu eta Eusko Jaurlaritzako Bozeroaile Bingen Zupiriak, Euskadi Literatura Sariak emon ditu ditu Bilbon. Bertan izan dira Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea eta Aitziber Atorrasagasti Kultura sustatzeko zuzendaria be.

Sarituak omentzeaz gan, saritutako lanen pasarteak be irakurri ditue. Honako honeek dira aurtengo irabazleak:

- Literaturea Euskeraz: Karmele Jaio Eiguren, Aitaren Etxea.

- Literatuera Gaztelaniaz: Aixa de la Cruz Regúlez, Cambiar de idea.

- Ume eta Gazte Literatura: Iñigo Astiz Martinez, Joemak eta Polasak.

- Euskerazko Itzulpen Literarioa: Idoia Santamaria Urkaregi. Aldibereko (Ingeborg Bachmann).

- Lan literarioen Ilustrazinoa: Miren Asiain Lora, un millón de ostras en lo alto de la montaña.

- Euskerazko Saiakerea: Uxue Alberdi Estibaritz, Kontrako eztarritik.

- Gaztelaniazko Saiakerea: Borja Barragué Calvo, Larga vida social a la democracia.

Bingen Zupiriak nabarmendu dauanez, pandemia egoera honetan, Euskadin ulertu dogu kulturea modu seguruan egin daitekeela eta horixe egiten saiatu gara, zailtasun askogaz bada be, joan dan bagilaren 1etik, modu modulatu, jarraitu eta zainduan. Gaineratu dauanez, etxe barruan pasau beharreko denpora luzeak, besteak beste, irakurzaletasuna berreskuratzeko aukerea emon deutso herritar askori. Hori dala eta Zupiriak azpimarratu dau momentu egokia dala gogoan hartzeko, obra horreek, digitalean zein papelean izan, sortzaile eta autoreak dituela, idazle eta ilustratzaileak, editore eta argitaratzaileak eta egile eskubideak. Sorkuntzea ez da doban. Ez dau hutsaren truke izan behar eta egile eskubideak ditu. Eta eskubide horreek defendidu, bermatu, onartu, jagon eta ordaindu egin behar dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu