Bilboko Berreginen Museoak 14 urte bete ditu

Bizkaie! 2020-11-20 07:55   Kulturea

Museoa kandelakaz argiztatuko da zemendiaren 21ean.



Bizkaiko Foru Aldundia
ren eta Bilboko Udalaren babesari esker Bilboko Berreginen Museoak Mariaren Bihotzaren Eleiza Zaharrean ateak edegi zituanetik 14 urte joan dira. Orain, urteurrena ospatzeko, Bizkaiko erakundeak ekitaldi berezia atondu dau, Museoa kandelakaz argiztatuko da zemendiaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan (euskeraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz), gonbidatuek espazio honetaz gozau deien sekula ikusi bako moduan. Covid-19a dala-eta gaur egun gagozan osasun egoeran egonda, Museoak urteurrena ospatzea erabagi dau, jarduerea egokituz gaur egungo araudia bere osotasunean beteteko.

Bisita berezi horreetan, hurreratzen diranek erakundearen aldi baterako erakusketa barria ezagutuko dabe: 20 gorputz 20 artista. Erakusketea osotzen daben piezak dozenaka kandelak argiztatuta egongo dira. Era berean, Miren Agur Meabe idazleak eta Itziar Martija museoko teknikariak Meaberen poemak irakurriko ditue euskerazko saioan eta Asun Martínez Ezketarenak gaztelaniazko txandan.

Kontuak kontu, euskerazko bersinoagaz hasiko da jardunaldia, erakundeak Euskaraldiari laguntzeko egiten dauen jarduera legez.

Doban izango dan jarduera horretan parte hartzeko izena emon behar da aldez aurretik, 94 415 02 31 telefonora deituta.

Hamalau urteotan, Bilboko Berreginen Museoa gero eta gehiago zabalduz joan da erakusketen eta jardueren programea. Gaur egun, ekitaldi-agenda zabalagaitik nabarmentzen da Bizkaiko erakundea. Erakusketa iraunkorra osotzen daben eskultura klasikoen kopiak, aldi baterako erakusketak, Swing Museoan eta Artelana Bere Testuinguruan jarduera arrakastatsuak... Horreei esker kulturearen erreferentziazko leku bihurtu dabe Bizkaian. Museo honetan, alderdi klasikoak, erakundea irudikatzen dauenak, bat egin dau eskualdeko multikulturalidade etniko propioagaz eta horrek eremu bateratu asko lantzeko modua emon dau.

Museoak urte honeetan aurrerakada eta susperraldi handiak bizi izan ditu Bilboko San Frantzisko auzoan; hori publikoari esker izan da, eten barik museoa babestu dauelako, baita Covid-19ak eragindako momentu larriotan be. Hori dala eta, erakundeak, urtebetetze berezi hau atondu eta eskerrak emon gura deutsee hamalau urteotan egoitzatik pasau diran guztiei. Leku honetan, urtero egiten diran erakusketez gan, jarduera propioak eta ehunka ekitaldi antolatzen dira, horreetako asko estu lotuta dagoz erakundea dagoan auzoko giroagaz. Eleizea San Frantziskon eta Bilbo Zaharrean atondutako kultur lehiaketa gehienen egoitzea be izan da.

Bestalde, museoak beti ditu ateak edegita eta askotariko aurkezpenak jaso izan ditu, besteak beste, liburuenak, moda erakusketenak, filmaketa zinematografikoak, berbaldiak eta bestelakoak.


Kandelen argipean bisitearen fitxa teknikoa:

- Eguna: Zemendiak 21.

Ordua: 18:00 (euskeraz) / 19:00 (gaztelaniaz).

- Lekua: Bilboko Berreginen Museoa.

- Prezioa: Doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu