Emakumeen eta gizonen bardintasunerako Legearen aldaketea onartu dabe

Bizkaie! 2020-11-19 07:55   Kulturea

Bardintasunaren aldeko eta indarkeria matxistearen kontrako herri-ituna ahalbidetuko dau.

Gobernu Kontseiluak Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako Legea bigarrenez aldatzeko lege-proiektua onartu dau. Beatriz Artolazabal Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazo dauanez, legearen aldaketa honen bidez, bardintasunaren aldeko eta indarkeria matxistearen kontrako politikak indartu nahi dira eta, aldi berean, politika horreek testuinguru arauemoile eta sozial barriaren ondoriozko behar barrietara egokitu: Proposamenean nazinoarteko araudiaren aurrerapenak, gizarte-kontzientzia, gaiari buruzko ikaskuntzak, lanaren ebaluazinoak eta etenbako egokitzapenak eta politika publikoen koordinazinoa, talde feministen aldarrikapenak eta biziraun daben emakumeen eskaerak sartzen saiatu gara. Eta Legearen alderdirik azpimarragarrienetako bati eusten eta indartzen saiatu gara: emakumeen kontrako indarkeria genero-desbardintasunaren adierazpen goren legez kokatzea eta bardintasunean aurrera egitea indarkeria desagerrarazoteko. Sailburuak azpimarratu dau, dagoeneko eregita dagoana oinarri hartuta, proposamen honek eraldatzailea eta sentikorra izan behar dauela eskari, erronka eta behar barrien aurrean eta setsibilidade guztiak integrau behar dituala; holan, babes politiko, tekniko eta herritar zabala bermatuko da, erantzun bikaina izateko gakoetako bat izango dana: Azken finean, legearen aldaketa honi esker bardintasunaren aldeko eta indarkeria matxistearen kontrako politika eta itun bat ahalbidetu gura da.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeroaileak jakinarazo dau Gobernu Kontseiluak Euskadiko COVID-19 pandemiaren lan-arloko kasuak eta hartu-emon estuak jagon eta kontroletako programea onartzea erabagi dauela. Zupiriak azaldu dauanez, Osalanek landuko dau programa hori eta, horretarako, erakunde autonomoaren baliabideak indartu egingo dira, prestakuntza tekniko-epidemiologikoa izango daben 12 persona gehiago kontratauta, lurralde bakotxeko lau, 708.500 euroko aurrekontuagaz. Bestalde, Zupiria sailburuak adierazo dau gaurko Gobernu Kontseiluak ontzat emon dauela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiakaz Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan ekonomiari eta fiskalidadeari buruzko unidade didaktikoa jorratzen jarraitzeko hitzarmena sinatzea: Ekonomiari eta fiskalidadeari buruzko oinarrizko ezagutzak zabaltzeko eta ikasle-kolektiboan zerga-kontzientziazino handiagoa sustatzea dau helburu.

Gainera, Bingen Zupiriak azaldu dau Gobernu Kontseiluak argi berdea emon deutsola Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Araba, Gipuzkoa eta Bilboko Merkatal-Ganbarakaz, merkatari-minoristeari aholkularitza-zerbitzuak emoteko lankidetza-hitzarmena sinatzeari. Zupiriak azaldu dauanez, merkatal-etxe txikiei zuzentzen da, EUS-COMMERCE 2020 egitasmoaren esparruan, eraldaketa digitalari eta merkataritza elektronikoaren erronkei aurre egiteko aholkularitzea eta formakuntzea jaso ahal izan deien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu