Manolo Leginak, Garaizarko Matsorriak-en lagun handiak, zemendiaren 16an itxi gintuan

Bizkaie! 2020-11-19 08:10   Musikea

Agur eta ohore, Manolo!

Begoñan jaio zan, Arbolantxa auzoko Atxetas baserrian, Errepublikea Bilbora anexionau zan 1925. urtean.

Bilboko jatorrizko euskeraz berba egiten eban trikitilariak, Begoñako inguruetan, Karrantzan eta Ipar Euskal Herrian hainbat eta hainbat erromeria alaitu ditu.

Gazte gaztea zala, 16 edo 17 urtegaz, autodidakta ikasi eban trikitixea joten. Etxeko lau anaiak musikariak ziran. Artxandako Gillermin pandero-joleagaz eta hainbatetan Txilibrin eta Leon Bilbao albokariakaz edota Maurizia Aldeiturriaga abeslari ospetsuagaz be ibili izan da.

Bilbo inguruko zahar-etxeetara musikea eta bestelako ikuskizunak eskainiz Caravana de la Alegria taldearen hasieran egon zan eta oraintsura arte hantxe ibili da, trikitia joten ez baina bai panderoa eta kanaberak joten.

Gure hasieratik "matsorrien" parte izan zan. Txelu bere txistuagaz eta zenbait korukideakaz pozaren karabanaren partaide izan ziran.

Pribilegioa izan da zeu ezagutu izana, Manolo! Eta abestiak eta musikea zeugaz konpartidutea. Ez ditugu ahaztuko zure koplak, Garaizarren, Birjinetxeko enseguetatik urtekeran.

Manolo Leginaren aldeko hileta eleizkizuna barikuan, hilaren 20an, izango da Begoñako Basilikan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu