Sarearen erabiltzaileek 150.000 titulu barri gehiago konsultau ahal izango ditue

Bizkaie! 2020-11-16 12:53   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusiko katalogo bibliografikoak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartzeak 150.000 titulu barri baino gehiago ekarriko deutsoz Sarearen katalogoari, euskal herritarrek eskuratu leikiezan oinarri bibliografikoen gaia eta kalidadea nabarmen aberastuz.

Gaur egun, 335 liburutegik baino gehiagok osotzen dabe Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea eta bertan parte hartzeak abantaila ugari dakartsoz erabiltzaileei:

o Sareko liburutegi guztientzako erabiltzaile-txartel komuna izatea eta, beraz, erabiltzaileek sareko edozein liburutegitara jo eta liburutegien arteko mailegua egin leikie.

o Katalogo kolektibo bakarra izatea, liburutegi guztietako funts edo bilduma guztietako informazinoa batzen dauena.

o eLiburutegiara sarbidea izatea. Gaur egun 21.000 liburu digital eta 15.000 film batzen dituana.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek funtsak hizkuntza bitan konsultetea errazten dabe, bai eta maileguen aleak eta egoerea eskatu, gorde eta konsultetea be, Internet bidez barritu ahal izateko. Gaur egun, miloe bat titulu baino gehiagoko fondoa dau, liburuak, diskoak, filmak...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu