'Etorkizuneko mezuak' online kongresuak Arte Eszenikoen etorkizuna irudikatuko dau
2020-11-13 08:24 KultureaZemendiaren 18an eta 19an izango da.
Eskenak atonduta, zemendiaren 18an eta 19an, (Arte eszenikoen) Etorkizunerako mezuak dobako online kongresua egingo da, taldearen 25. urteurrena dala eta, Getxoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzeak babestuta. Ekimen horren helburua da jarduera eszenikoaz hausnartu, ideak trukatu eta adorea emoteko proposamen bat egitea, proposamen (ez hain erraz) baten bidez: bederatzi hizlarik arte eszenikoen sektoreak izango dauen etorkizunari buruzko mezu batzuk plazaratu, hausnartu eta eztabaidatuko ditue. Mezu horreek hiru ikuspegitatik datoz: iraunkortasuna, zentzua eta estetikea eta eszenako komunidadea.
Hainbat profiletako hizlariek arte eszenikoen etorkizuna irudikatuko dabe berbaldi laburretan, batzuk eszenaren mundutik datoz, Andrés Lima, Juan Mayorga eta Calixto Bieito, adibidez; beste batzuk, literaturearen sektoretik, Remedios Zafra, adibidez; zenbait kultur erakundeen zuzendaritzatik, Fátima Anllo eta Sergio Oslé, adibidez; komunikazinotik, Arantxa Vela eta arlo akademikotik, Fernando Bayon eta Lluis Bonet. Gainera, Karmele Jaiok eta Carlota Ferrerrek be parte hartuko dabe, arte eszenikoen etorkizunari jagokozan mezuak gehituz.
Kongresua eguaztenean, hilarenk 18an, hasiko da, 10:00etan, Calixto Bieito, Juan Mayorga eta Fernando Bayonen berbaldiakaz. Ondoren, eguerdiko 12:00etan, Lluis Bonet, Arantxa Vela eta Fatima Anllo izango dira. Hurrengo egunean, hilaren 19an, 10:30ean, Sergio Oslé, Andrés Lima eta Remedios Zafra. Ondoren, kongresua amaitzeko, Karmele Jaio eta Carlota Ferrerren mezuak izango dira ikusgai.
Bestalde, Getxoko Turismo Bulegoagaz alkarlanean, saioetan parte hartzen dabenen artean hiru bisita-pack zozkatuko dira: bazkari edo afari bat, hotel-gau bat eta kultura-jarduera bat gure udalerrian persona birentzat.
Horrezaz gain, online kongresuari arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako networking batek emongo deutso amaierea zemendiaren 19an, 12:15ean, eta hiru atalen artean aukeratu ahal izango da: proiektu eszenikoak, urtenbide teknikoak edo logistikea. Bilboko Metroak be ekimen honetan lagunduko dau, bere espazioetako bat itxiko dauelako (Moyuako Geltokia), Eskenaren 25 urteak laburbatzen dituan erakusketarako, kongresuaren etorkizunari buruzko mezuakaz batera, zemendiaren 17tik abenduaren 13ra.
Eskenak 25 urte bete ditu Euskadiko konpainia eszenikoei ahotsa, espazioa eta aukerak emoten. Lankidetzeari eta konpartidutako esperientziei esker danok irabazten dogu eta jarduera eszenikoaren sustapen lanean be aurrera goaz, gure herrialdeko kulturearen toki garrantzitsura goratuz. Gaur egun, eszenatokietan etorkizun hobea eregiko daben konfiantzaz barritzen dira.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!