'Bilbao Balioen Uria' sariak emon ditue

Bizkaie! 2020-11-12 08:54   Kulturea

Helburua da uria ezaguna eta autortua izan daitela.



Irabazi asmorik bako erakundeen kategorian, saria Bilboko Klub Bereziak ekimenarentzat izan da, Unión Deportiva La Merced eta Artxandako Mertxetarrak klubentzat, hain zuzen, erakustearren zelan klub bi eakarregaz bizi daitekezan ordutegi eta lekuak konpartiduta alkarri begirunea adierazota.

Bestalde, Otxarkoaga Modern Art Festival proiektuak, Otxarkoagako Lanbide Eskoleak aurkeztutakoak, ikastetxeen saria irabazi dau, gazteen gaineko estereotipoak hausten laguntzeagaitik, Otxarkoagako gazteen gainekoak.

Erakunde profesionalen sailean, saria Biscay Bay Startup Campus proiektuarentzat izan da, gazte ekintzaileen topaleku izan baita, teknologiari buruz eta etorkizunari buruz ikuspegi sozialari eutsiz pentsetan duten gazte ekintzaileena.

Aurten, aitamen berezi bi entregatu jakez Bilboko Udaleko funtzionario Sonia Polori eta Sabina Melchorri, ordainetan ezer espero barik eta alkartasunez lagundu dabelako Espainiako Gerra Zibileko umezurtz bat zuzeneko familiako bategaz berralkartzen.

Datozen egunetan, Bilboko Udalak sarion hirugarren edizinoaren deialdia egingo dau, 2020an garatutako balioetan oinarritutako proiektuei zuzendutakoa, hain zuzen be.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan egindako sari-banaketearen buru. Aburtok eskerrak eta zorionak emon ddeutsee saritutako proiektuen sustatzaileei: "saritutako hiru proiektuek bultzadea emoten deutse Bilboko Baloreen Gutunari. Bilbo bere balioakaitik autortua eta bizikidetza onaren erreferentea izateko gure asmoa lortzen laguntzen deuskue". Alkateak Sonia Polo eta Sabina Melchorri be ondokoa esan deutse: "egin dozuen lan handiagaitik, besteei laguntzeko egindako lanagaitik, eskuzabaltasuna, alkartasuna eta konpromiso eredugarria erakutsi dozue"..


Bilbo Balioen Uria

Bilbao Balioen Uria Sariak ekimena Bilbao Balioen Uria proiektuaren barruan sortu zan, parte hartze bidezko ekimena, hain zuzen, Bilboko Udalak sustatua, baina, hasiera-hasieratik, herritarrakaz alkarlanean eregia. Bilbao Balioen Uriaren helburua da uria ezaguna eta autortua izan daitela ez bakarrik ekonomiaren eta uriaren birgaikuntza, suspertze eta eraldaketeagaitik, baita uriaren balioakaitik be. Helburua da erakundeen, enpresen, hedabideen, talde politikoen eta herritarren artean analisirako, alkarrizketarako, hausnarketarako eta lankidetzarako espazio bat sortzea.

Proiektu horron emoitza moduan, 2018ko martian, Bilboko Udalbatzak Balioen Agiria onetsi eban: 17 balio izentetan dira bertan, Bilboko herritarren alkarbizitzearen ardatz izan behar dabenak eta Uria gidatu behar dabenak datozen urteetan. Holan, garagarrilean, Udaleko Gobernu Batzordeak Balioen Agiria lantzeko plana onartu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu