XI. Artxandako Igoera Solidarioa online izango da aurten

Bizkaie! 2020-11-11 11:46   Kirola

Siervas de Maria eta Izangai alkarteei emongo jake batuko dan dirua.



Parte-hartzaileek zemendiaren 30era arteko epea izango dabe gitxienez 4 kilometroko ibilbide librea egiteko; Mirador-Begiralekua parketik pasetea nahitaezkoa da.

Igoeran batzen dan dirua ongintzara bideratuko da eta aurten, Siervas de Maria eta Izangai alkarteei emongo jake. Artxandako Igoereak, danetara, 186.747 euro emon ditu aurreko 10 urteotan.

Artxandako Igoerako XI. Ibilaldi Solidarioa modu birtualean egingo da aurten, osasun-egoerea zein dan ikusita.

Aurten, parte-hartzaileek subida-artxanda.elcorreo.com webgunean emon behar dabe izena eta zemendiaren 30era arte, gitxienez 4 kilometroko ibilbide librea egin behar dabe, Mirador parketik pasauta. Erregalua izango dabe parte-hartzaile guztiek eta, gainera, izena emon daben guztien artean, hegaldi bikotx bi zozkatuko dira 2021erako.

Believe aplikazinoa deskargetako aukerea dago, igoerea monitorizetako eta datu interesgarriak lortzeko, distantzia zehatza, altitudea edo denpora, besteak beste.

Urteerak banaka edo taldeka egin ahal izango dira, indarrean dagozan gizarte eta osasun arloko murrizketak kontuan hartuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu