Jesus Maria Guibelalde, Jose Maria Bergareche, Antton Suquia eta Jose Luis Larrañaga, Korta 2020 Sarien irabazleak
2020-11-11 10:40 KultureaZemendiaren 24an, Gasteizen izango da sariak emoteko ekitaldia.
2000. urtean sortutako Joxe Mari Korta sariek ibilbide profesional luzeko personek enpresa-munduan erakutsitako adorea saritzen dabe.
Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazinoko eta Adegi, Cebek, Confebask eta Sea enpresa-alkarteetako ordezkariek osotutako eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia buru dauen epaimahaiak azpimarratu dau jarduera profesionala jorratu daben enpresa-sektoreetan sarituek erakutsitako konpromisoa, baita enpresa-baloreak garatzen, enpresak edegiten eta jarduera eta lanpostu barriak sortzen izan daben garrantzia be.
Joxe Mari Korta Sariak 2000. urtean sortu ziran, euskal ekosistema ekonomikoaren buru diran eta beren inbersinoari eta lanari esker enplegua eta aberastasuna sortzen daben personen ezaugarriak eta ahalegina jentaurrean saritzeko, izan be, enplegua eta aberastasuna gizartearen onurarako elementuak dira.
Hautagaiak hiru lurralde historikoetako enpresa-alkarteek, merkataritza-erakundeek edo profesionalen alkargoek proponidu leikiez, bai eta Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazinoak eta Euskadin egoitzea daben enpresek be.
Informazino gehiago hemen.
Hona hemen Korta 2020 Sarien irabazleak
Antton Suquía, langile nekaezina eta enpresaria 18 urte zituanetik
Antton Suquia 1939an jaio zan, Zaldibiako baserri batean. Bertan hasi zan iturgin lanetan; eta 18 urtegaz bere enpresea sortu eban. Haren jarrera ekintzaileari esker, negozioa urak batzeko zein urbanizazino prozeustera zabaldu eta holan sortu zan, 1974an, Sukia Eraikuntzak.
Suquíaren lehen obra garrantzitsuen artean azpimarratzekoak dira ura Bergarara, Ondarroara edo Elgoibarrera eroateko eta udalerri horreek horniduteko lanak. Enpresea hazi eta obra zibilaren arloan sartu zan, N-1 errepidea bitan banatzeko lanetan edo Leitzarango Autobia eregiteko lanetan parte hartuz. Negozioa eraikuntzeagaz lotutako jardueratara zabaldu zan. Aldi berean, higiezinen sustapenaren esparruan sartu eta horixe da, gaur egun, Sukiaren erreferentziako jarduerea.
Antton Suquiak bertako enpresen arteko lankidetzea sustatu dau eta enpresan langileek parte hartzeko esparruan be aitzindari izan zan.
José Luis Larrañaga, munduari begira bere jatorriari eutsiz
1945ean Azkoitian jaioa, José Luis Larrañaga Sarralle Taldearen bazkide fundatzaile da. Gaur egun, egoitza nagusia Azpeitian dauen Sarrailek 150.000 euro inguru fakturau eta 500 langile baino gehiago ditu zazpi herrialdetan banatuta: India, Txina, Mexiko, AEB, Aljeria, Arabiar Emirerri Batuak eta Italia.
Sarralle Siderurgia, Energia eta Ingurumeneko sektoreetan finkatuta dagoan talde bat da. Azpimarratzekoa da José Luis Larrañagak sortutako taldeak aurrera eroandako ekimena, euskal industria-ehunean erabagiak hartzerakoan eta zuzendaritzako postutan emakumeen presentzia eskasa orekatzeko. Sarralle Grow bekeak etorkizunari begira emakume zuzendariak trebatzen laguntzeko sortu ziran.
Jesús Guibelalde, altzariaren diseinuaren eta fabrikazinoaren modernizazinoa
IMATeko gaur egungo CEO presidentea Legazpin jaio zan 1946an eta bere ibilbide profesionala Papelera del Norte enpreseak Hernanin dauen fabrikako zuzendari komertzial eta esportazio-zuzendari legez hasi eban. 70eko hamarkadaren erdialdean Gasteizera joan eta IMAT enpresea sortu eban (metalezko sehaskak egiten zituan enpresea). IMATek bat egiten dau altzarien diseinuan eta fabrikazinoa modernizetako joera europarragaz.
Produktu barriak sortzeko beharrak Jesús Guibelalderi diseinatzaile-prestakuntzea jasoteko interesa eragin eutson eta, esangura horretan, 1994. urtean hasita, enpresak hainbat aireportutako itxaronguneetarako eserleku-sistema berriak sortu zituen. Eta produktu-gama horiek enpresaren industria- eta merkataritza-jarduera nagusi bihurtu ziren. Gaur egun, IMATek ospitaletarako, unibertsitatetarako, itsas geltokitarako eta tren geltokitarako eta, batez ere, aireportutarako eserlekuak diseinatzen ditu. Horri esker, bost kontinenteetan lan egiten du.
Guibelaldek lanean jarraitzen du familia-enpresaren lehendakari exekutibo postuan. Halaber, parte-hartze handia izan du SEA erakundean, Confebask-en sorkuntzan, eta Arabako Merkataritza eta Industria Ganberan, bi legealditan.
José María Bergareche, hasieratik Vocento taldeari lotuta
José María Bergareche Bilbon jaio zan 1949an. Enpresa Zientzietan eta Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibersidadean eta bere ibilbide profesionala Correo Taldean egin dau.
1975ean, El Correo egunkariaren kudeatzailetzan hasi zan lanean. Gaur egun Vocento dan Correo de Comunicación taldearen ibilibidea sustatu eban, zuzendari nagusi kontseilari eta kontseilari ordekzrai karguetatik.
Taller de Editores SA —El Semanal, MH Mujer de Hoy eta El Semanal TV gehigarrien argitaratzailea— enpresako presidente, Recoletos taldeko —beste hainbaten artean, Marca eta Expansión egunkarien argitaratzailea— presidenteorde, eta AEDE (Espainiako Egunkarien Argitaratzaileen Alkartea) erakundeko presidente izan zan. Sari garrantzitsuak jaso ditu, adibidez, Madrilgo Prentsa Alkarteak emondako Miguel Moya saria (2004ko lehen edizinoan).
Gaur egun, El Diario Vasco egunkariko presidente, Diana Capital enpresako presidente, El Correo egunkariko kontseilari, Dominion-eko kontseilari, Banco Sabadell Guipuzcoano bankuko Iparraldeko zonako kontseilari aholku-emoile, Deusto Bussiness School-eko Kontseilu Aholku-emoileko kide, Fundación Vizcaína de Caridad, Residencia Conde de Aresti, Patronatuko kide eta EY-ko senior advisor da José María Bergareche.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!