Bizkaia Aurrera Kultura Bonua erabilgarri

Bizkaie! 2020-11-11 08:30   Kulturea

Bonuak 2021eko maiatzaren 31ra erabili daitekez.

Bizkaia Aurrera Kultura Bonua BFAko Euskera, Kultura eta Kirol Sailaren ekimena da, herritarren artean, kultur produktuen konsumoa suspertzeko. Mueta bi dagoz baina bietan 40 euroko gastua egiteko aukerea emongo dabe:

1.- Hogeitabost euroan, edozein kultura produktu erosteko (Lehen muetako txartelagaz erosi daitekezan produktu eta zerbitzuak kenduta).

2.- Hamabost euroan, euskerazko produktuetarako (liburuak, musikea, filmak, dokumentalak, olgetak, bideo-olgetak eta Bizkaiko toki-hedabideetarako harpidetzak edo bazkidetzak) eta euskeraz egiten diran kultura-ikuskizunetarako sarrerak erosteko (zinea, antzerkia, jantzak, musika kontzertuak...).

Produktu batzuk berariaz geratuko dira programatik kanpo eta ezingo dira Bizkaia Aurrera Kultura Bonua erabiliz erosi: papelgintzako artikuluak; informatikako eta elektronikako ekipo, software eta konsumigarriak; olgetak eta bideo-olgetak (euskeraz egindakoak kenduta).

Liburuen atalean, testu-liburuak, ikasketak-liburuak eta liburu profesionalak ezingo dira erosi.

26.800 Bonuak 2021eko maiatzaren 31ra erabili daitekez eta epe hori agortzean ezingo dira erabili. Erosleei ez jake dirurik bueltauko erosi eta erabili ez dituen bono txartelakaitik.


Justifikazinoa

Irailaren 21etik aurrera, fakturen kopiak bialduko jakoz Euskera, Kultura eta Kirol Sailari, salmenta bakotxean erabilitako Bizkaia Aurrera Kultura Bonuakaz batera; txartelak behar bezela sailkatuko dira, atxikitzen dan justifikazino orria bete eta gero.

Informazino gehiago: 94 400 28 44 telefono-zenbakian, 9:00etatik 13:30era eta 16:00retatik 19:00etara, astelehenetik barikura (jaiegunetan ez).


Bonoak non erosi

BBKren orotarako kutxazainetan, Bizkaian eta Kutxabanken webgunean. Sarrerak erosi eta jasoteko zerbitzu anitzeko kutxazainen zerrendea konsultau hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu