'Subiranotasun gatazkak Europan: Konponbiderako oinarriak'

Bizkaie! 2020-11-10 10:55   Kulturea

Nazinoarteko Jardunaldiak, zemendiaren 11tik 13ra.

Online formatuan, Bilboko Azkuna Zentroan Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalanes-ek atondutako Subiranotasun gatazkak Europan: Konponbiderako oinarriak nazinoarteko jardunaldiak izango dira. Foroaren helburua da europar proiektu komunari buruz, bere artikulazino eta demokratizazinoari buruzko gogoetan ekarpena egitea da, partaidetza akademiko, instituzional eta sozio-politikoaren laguntzaz. Danetara, Euskal Herria, Katalunia eta Europako hogei erakunde inguruk parte hartuko dabe ekimenean.

Hiru egunetan zehar barriketaldiak izango dira nagusi eta, azkenik, europar Estaduetako subiranotasunaren inguruko lurralde gatazken konponbide demokratikorako praktika onen kode etiko baterako oinarriak aurkeztuko dira.

Estdtuen barruko subiranotasun-gatazkak konpontzeko tresna legez, oinarriok lankidetza-prozesu zabal eta sakonaren emoitzea dira, zan be, nazinoartean ezagunak diran 60 aditu baino gehiagok parte hartu dabe lan honetan. Hemendik aurrera, proposamena eragile sozio-politiko ugari batu dituan lankidetza esparruan landuko da eta berau gauzatzeko nazinoarteko, Europako eta Estaduko erakundeei eskainiko jake.

Subiranotasun kontzeptu barriak sortzen dagozan honetan, uste dogu lan honek Europako proiektua indartzen lagundu leikela: Alde batetik, sorrera-balioak sendotu leikezalako eta, bestetik, ikuspegi pragmatikotik, haren egonkortasunari eta herritarren eta erakundeen arteko loturak sendotuko dituan gobernantza-sistemeari lagundu leikiolako.

Praktika onen koderako oinarriak bizi dogun testuinguruan kokatu eta ulertzeko, berauek atontzen lagundu daben adituetako batzuekaz berba egiteko aukerea izango da jardunaldiotan. Aldi berean, ekimenaren lankidetzea sendotzeko, Estadurik bako herrien ikuspegiak ekarriko ditue mahai-ingurura, eztabaida sozio-politikoari ekinez.

COVID-19ak sortutako testuinguruak jardunaldi mistoa antolatzea ekarri dau. Egungo egoereari aurre egiteko ezarritako neurriei erantzukizunez erantzuteko, 11 eta 12an parte hartzeko bidea online izango da. Hilaren 13an, barriz, aurrez-aurre eta online bidez parte hartzeko aukerea izango da.

Salbuespenezko inguruabar honek ekarritako zailtasun guztien gainetik, jardunaldietan aukerea izango da nazinoarteko lankidetza zabal honek ekarri dauen emoitza oparoa ezagutzeko.

Eztabaida-ardatz tematikoak dira, besteak beste, Zer da subiranotasunaren lurralde-gatazka bat? Praktika onen kodearen helburua; Zergaitik hartu behar dau parte Europak? Jardunbide egokien kodearen interesa, arrazoiak eta pragmatikea; eta zelan parte hartu behar leuke? Praktika onen kodearen edukia;


Online parte hartzeko

Aldez aurretik izena emon behar da eta Erakundea-Lantokia jarten dauen eremuan, komunikabidearen izena adierazo behar da.

Aurrez aurre parte hartzeko (zemendiaren 13an, Azkuna Zentroan): onlinen egindako prozesu bera jarraitu behar da eta gainera mezua komunikazioa@eusko-ikaskuntza.eus helbidera bialdu, edukiera eta ziurtasun mugak dirala eta, bertaratzea baieztatzeko.

Izen emoteak hemen

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu