'GEA' (Lurra) zeramika eta buztin erakusketea Bilbon
2020-11-09 12:53 KultureaEHUko Arte Eder Fakultadeko hamahiru ikasleren lanak erakutsiko ditue.
Zemendiaren 30era arte, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Eder Fakultadeko Zeramika: Artea eta Funtzinoa Masterreko hamahiru ikaslek euren lanak erakutsiko ditue Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Erakusketa Aretoan, GEA (Lurra) izeneko erakusketa kolektiboan. Erakusketeak buztinen muga bako aukeretan eta zeramikako prozeduretan sakontzen daben hainbat proposamen personal jasoten ditu. Protagonistak honeek dira: Gabriela Monge Zú, Manuela Olavarría, Nahia, Neus Pizà Segura, María Elena Benítez, Geraldine Lukacs, Celia Martín Román, Mara Ona, Natacha Jurberg, Miren Kareaga Perea, Javier Bravo de Rueda, Paula Martínez Sancho eta Laia Amigó Ayats, danak campusean emoten dan gradu-osteko ikastaro espezializatu honetako zortzigarren promozinoko (2019-2020) kideak.
Sorkuntzearen ikuspuntutik, zeramikeak, eskulturarako baliabide moduan, artearen historiako ibilbide bizigarrienetako bat marraztu dau eta horretan oinarritzen dira egileak. Buztina, prozesuak eta formak dira erakusketa hau egituratzen daben elementuak, adierazo dau Carmen Marín masterraren arduradun eta erakusketearen komisarioak. Artista bakotxak ohikoa eta apurtzailea dana miatu dau, hiztegi propioa topau ahal izateko, zeramikea arte garaikidean guztiz txertatuta egotearen estatusa berretsiz.
Proposamenen artean, organikoa eta naturala aldarriketan daben formak dagoz.
Erakusketea, Bizkaian trebatutako talentu barriek egiten daben lana Bizkaiko Batzarrek hainbat urtetan EHUko Arte Eder Fakultadeagaz daben akordioaren barruan dago. Batzar Nagusiek uriaren erdian dagoan espazioa lagaten dabe, artisten lana Bizkaiko ikusleek erraz jaso deien. GEA erakusketea zemendiaren 30era arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusiak-en Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura. Sartzea librea izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!