'Arraro Album Ilustratua Uribe Kostako hiru emakumeren hazia

Bizkaie! 2020-11-09 10:23   Kulturea

Garazi Basterretxea, Irati Perez eta Maddalen Cuñado dira artistak.

Garazi Basterretxearen berbek adartutako hazia, Irati Perezen pintzeletan loratutako hazia eta Maddalen Cuñadok sopeloztarrez berridatziz sustraitutako hazia.

Album ilustratu hau Tosuko landan bizitakoak itxitako arrastoaz dago osotua, bertan ereindako erresistentziaren omenez eta oro har, munduan lurraren alde burrukan dabizenen omenez, izan be, lurra kentzen deuskuenean zer geratzen jaku? Non dago lurraren memoria?

Gure hazi hau danon etxeetara helduko dan lorea izan daiten, haziaren ureztatzeak kolektiboa izan beghar dau. Ipuina inprimidu ahal izateko aurresalmenteari ekingo deutsagu. Horretarako Arraro postalak sortu ditugu, hamabost euroren truke postala erosten dauenari Arraro album ilustratua emongo deutsagu. Bersino bi inpimiduko ditugu: Sopelako euskeraz eta Euskera Batuaz, aurresalmentan bakotxak zein bersino nahi dauen zehaztu beharko dau.

Horretarako, 652730803 eta 640622502 telefono zenbakien eta arraro.albumilustratua@gmail.com epostaren bidez kontaktau beharko da abenduaren 20a baino lehen. Instagrameko kontuan be zabalduko dugu beharrezko informazinoa (arraro.album.ilustratua).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu