'Trump vs Biden. Hauteskundeak pandemia garaian' bideoberbaldia

Bizkaie! 2020-11-06 11:09   Kulturea

Xabier Irujok Estatu Batuetan bizi dabeen egoerea argituko dau.

Zemendiaren 12an, Bilboko Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan, Nevadako Euskal Ikasketen Zentroko zuzendaria eta historia-irakaslea dan Xabier Irujok bideoberbaldia eskainiko dau, 19:00ean. Ekitaldiaren mintzagaiak egin barri diran Estatu Batuetako hauteskundeen emoitzak eta euren eragina izango dira.

Irujoren arabera, Donald Trumpen lehendakaritzea, hauteskunde-kanpainea nahiz emoitzak herrialdearen zatiketa nabarmenaren erakusgarri zuzenak dira; ganera, egoera horreri COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak zein sozialak gehitu behar jakoz, danak ala danak oso larriak. Horren danaren ondorioz, AEBko gizarteak bizi dituan aldaketak kontutan hartu behar dira.

Bideoberbaldia streaming bidez jarraitzeko modua be izango da, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu